Industria Diseinuak


Forma sorkuntzen babes juridikorako, PMEBk ematen ditu Industria Diseinuak.

ZER DA INDUSTRIA DISEINUA?

Industria Diseinu batek ematen dio titularrari eskubide esklusiboa (erabiltzeko eta besteek bere baimenik gabe erabil dezaten debekatzeko), produktu baten osotasunaren edo alde baten itxurari buruzkoa, batez ere lerro, inguru, kolore, forma, testura, edo material beraren ezaugarrietatik datorren itxura, edo apainketatik. Diseinuak izan daitezke bi dimentsiokoak edo hiru dimentsiokoak.

Industria Diseinuak ematen duen babesaren iraupena bost urtekoa da, erroldan eskaera aurkeztu denetik hasita, eta berritu daiteke ondoko bost urteko epean, behin edo gehiagotan, gehienez 25 urtera arte, aipatu datatik hasita..

Ikus 2003/20 Legea, uztailaren 7koa, Industria Diseinuaren Babes Juridikoari buruzkoa, eta honen Arautegi Betearazlea.