Nazioarteko Diseinuak


Zer da Industria Diseinuen Nazioarteko Erregistroa?

Nazioarteko Diseinua Diseinuen Nazioarteko Erregistro sistema batean sartzen da, La Hagako Itunean dauden herrialdeetarako, 1934, 1960, 1967ko aktak dituena, 1975ko Ginebrako Protokoloa eta 1999ko Ginebrako Akta.

Nazioarteko Erregistroa ere eska daiteke Europako Batasunean bide honetatik babesteko (ikus La Hagako Ituneko herrialde kideen zerrenda JIMEko orrian: http://www.wipo.int/hague/es/members/index.html. Ezin da erabili sistema nazioarteko diseinuak kide ez diren herrialdeetan babesteko.

Sistemaren abantailak

La Hagako Itunarekin izapide asko erraztea eta batzea lortzen da, hala nola azterketa formala eta argitalpena, izendatutako herrialde bakoitzean eskubide eta betebehar bereko erregistroa egon dadin, diseinu nazionala balitz bezala.

Eskaera bakar batez, hizkuntza bakar batean eta tasa bakar bat franko suizarretan ordainduta babesa lor daiteke herrialde askotan. Gainera babes hau oso errez zabal daiteke ondoren sisemako beste herrialdeetara, edozein momentutan lurralde zabaltze eskaeraren bidez. Azpimarratzekoa da ere Nazioarteko Diseinuen Erregistroa kudeatzeko errazagoa dela, zenbait diseinu nazional baino, bai berriztatzeko, bai titularra edo ordezkaria aldatzeko. Laburrean, errazagoa da beste herrialdetan babesa lortzea eta baita babes horren ondorengo kudeaketa.

Nola eskatzen da Nazioarteko Diseinuaren Erregistroa

Diseinu Erregistroa eska dezakete PMEBren aurrean pertsona fisiko edo juridikoek, espainiar nazionalitatedunek edo Espainiak bizilekua dutenek edo Espainian industria edo merkatariza establezimendu erreal eta eraginkorra dutenek.

PMEBren bidez egitekotan, Nazioarteko Diseinu Erregistro eskaerak badauka bidaltze tasa bat, Nazioarteko Bulegoan ordaindu behar diren tasetatik aparte.

eskaera inprimakiak

Nazioarteko Diseinuaren eskaera aurkezteko, beharrezkoa da inprimakia eranstea (ikus inprimakiak JIMEko orrian http://www.wipo.int/hague/es/forms)

Erregistroari dagozkion tasak ikusi nahi badituzu, ondoko orria kontsultatu behar duzu http://www.wipo.int/hague/es/fees

Babesaren iraupena

Nazioarteko Erregistroa indarrean egongo da bost urteko epean, Nazioarteko Erregistroaren datatik hasita. Erregistroa berrizta daiteke bost urteko epe gehigarritan, Izendaturiko Alde Kontratugile bakoitzaren legediak ezartzen duen epea bete arte.

Nazioarteko Diseinuaren Erregistroari buruzko informazio gehiago

http://www.wipo.int/hague/es/general