Batasuneko marka


Zer zeinu izan daitezke Batasuneko marka?

Irudikapen grafikoa izan dezaketen zeinu guztiak, batez ere hitzak, pertsona izenak barne, marrazkiak, letrak, zenbakiak, produktuaren forma edo irudikapena, baldintza batez, aipatu zeinuak egokiak izan behar dira enpresa bateko produktuak edo zerbitzuak beste enpresetakoetatik bereizteko.

Non eragiten du Batasuneko markak?

Batasuneko markak hedatzen du bere eragina Europar Batasuneko lurralde osoan.

Batasuneko markak batasun izaera du; bakarrik eska daiteke, eta bere kasuan eman, Europar Batasuneko lurralde osorako.

Non eska daiteke Batasuneko marka?

Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoan (BMHB/OAMI: http://www.oami.europa.eu) zuzenean eska daiteke. Egoitza Alacanten dago: Avda. de Europa 4, 03008 Alacant; Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan (PMEB/OEPM: http://www.oepm.es) ere egin daiteke eskaera. Egoitza Madrilen dago: Paseo de la Castellana 75, 28046 Madril. Kasu hauetan PMEBk bidaliko dio eskaera BMHBri eta hartze eta bidaltze tasa aplikatuko zaio (Lotura: marken tasak).

Eskaera inprimakiak

http://oami.europa.eu/es/mark/marque/form.htm

Tasak

http://oami.europa.eu/es/office/marque/finan.htm

Zein da Batasuneko marka indarrean dagoen epe?

Batasuneko marka 10 urteko epean ematen da, eskaeraren datatik hasita. Erregistroa epegabeki berritu daiteke ondoz ondoko 10 urteko epeetan.

Batasuneko markari buruzko informazio gehiago

http://oami.europa.eu/es/mark/default.htm