Nazioarteko Marka


Zer da nazioarteko marka?

Nazioarteko marka marka-erregistro sistema barruan antolatzen da, Madrileko Sisteman integratuta dauden herrietarako, eta nazioarteko bi hitzarmen ditu, Madrileko Ituna eta Madrileko Protokoloa.

Ez da mundu osoan erregistragarria den marka, baizik eta Madrileko Sisteman dauden herrietarako, ez besterik, gaur egun 80 baino gehiago direla herri hauek, bai Itunean, bai Protokoloan bai bietan. Bide honetatik ere eska daiteke Europako Batasunean babesteko marka (ikusi Jabetza Industrialeko Munduko Erakundeko -JIME/OMPI- herrialde kideen zerrenda: http://www.wipo.int/madrid/es/members/index.html). Sistema ezin da erabili marka kide ez diren herrialdeetan babesteko.

Sistemaren abantailak

Madrileko Sistemarekin izapide askoren batzea eta erraztea lortzen da, hala nola azterketa formala eta argitalpena, aipatu herrialde bakoitzean eskubide eta betebehar bereko erregistroa egon dadin, marka nazionala balitz bezala.

Eskaera bakar batez, hizkuntza bakar batean, tasa bakar bat franko suitzarretan ordainduta babesa lor daiteke herrialde askotan (ikus tasak JIMEko orrialdean http://www.wipo.int/madrid/es/fees). Gainera babes hau oso errez zabal daiteke ondoren sistemako beste herrialdeetara, edozein momentutan lurralde zabaltze eskaeraren bidez. Azpimarratzekoa da ere nazioarteko marka kudeatzeko errazagoa da, zenbait marka nazional baino, berez berriztapen bakarra egin behar da eta (nazioarteko erregistroak 10 urteko iraupena dauka, 10 urteko berriztagarria) eta errazagoa izango da ere erregistroantitularra, ordezkaria edo produktu eta zerbitzuen mugapenak aldatzea.

Laburrean, errazagoa da beste herrialdetan babesa lortzea eta baita babes horren ondorengo kudeaketa.

Nola eskatzen da nazioarteko marka?

PMEBren aurrean nazioarteko marka eska dezakete pertsona fisiko edo juridikoek, espainiar nazionalitatedunek edo bizilekua Espainian dutenek edo Espainian industria edo merkataritza establezimendu erreal eta eraginkorra dutenek.

PMEBren aurrean nazioarteko markaren eskaera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da Espainiako marka nazional bat izatea, ondoko ezaugarriekin:

  • Protokoloko herrialde kideak izendatzeko, nahikoa da espainiar oinarriko eskaera, hau da, Espainian marka eskatuta izana, ez besterik
  • Ituneko herrialde kideak izendatzeko, beharrezkoa da marka espainiarra jadanik erregistratuta izatea (emana).

Nazioartek markak izan behar du titular bera, bereizgarri bera eta produktu edo zerbitzu berberak, marka nazionalean eskatu edo eman diren horiek.

Nazioarteko eskaerak aurkeztu behar dira beti PMEBren bidez, eta bulego horrek ezaugarri hauek egiaztatu behar ditu.

Nazioarteko markaren eskaera egiteak tasa nazionala dauka, Nazioarteko Bulegoan ordaindu behar diren tasetatik aparte.

Eskaeraren inprimakiak

Nazioarteko markaren eskaera egiteko beharrezkoa da MM1, MM2, eta MM3an dauden inprimakiak atxikitzea (ikus inprimakiak OMPIko orrialdean http://www.wipo.int/madrid/es/forms)

Erregistrorako prozedura

Nazioarteko marka baten Erregistrorako prozedurak hiru aldi ditu:

  • Lehena, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan, jatorrizko bulego bezala, bertan eskaera jasotzen da eta hasierako azterketa formala egiten da, eskaturiko datuak bat datozela oinarria den marka nazionalarekin frogatzeko eta eskaera JIMEri bidaltzen zaio
  • Bigarrena, Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundean (JIME), bertan azterketa formala egiten da eta marka argitaratzen da, jadanik nazioarteko zenbakiarekin, JIMEko Nazioarteko Marken egunkarian.
  • Hirugarrena, eskaturiko herrialde bakoitzaren Bulego Nazionalean, JIMEtik izendapena jasotzen duena (berez nazioarteko erregistroak herrialde guztietan herrialde horretan eginiko eskaeraren eragin bera du) eta, legedi nazionalaren arabera, nazioarteko marka eman behar den edo ez erabakitzen du izendapenarekin herrialde horretan.

Babesaren iraupena

Nazioarteko marka 10 urteko epean erregistratzen da. Erregistroa epegabeki berritu daiteke ondoz ondoko 10 urteko epeetan.

Nazioarteko markari buruzko informazio gehiago

http://www.wipo.int/madrid/es