Deskribapena
Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofiziala (egunero argitaratzen dena): III. liburukia.
Eduki hau biltzen du:
- Etenda dauden eskabideak.
- Modalitate honi eragiten dioten administrazio-ebazpen guztiak: emakidak, ukapenak, atzera egiteak, etab.
- Aldatutako diseinuak.
- Argitalpen atzeratzeak.
- Bizitza legala iraungitzearen ondoriozko ezeztapenak.
- Emandako, ukatutako eta iraungitako berritzeak.
- Aintzat hartutako, aintzat hartu gabeko eta onartu gabeko administrazio-errekurtsoak.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, auzitegien epaiak eta epai betearazpenak.
- Aurkibidea, eskatzailearen izenaren arabera alfabetikoki eta Diseinu Industrialen emakiden Nazioarteko Sailkapenaren arabera ordenatuta.
- Marrazki eta Eredu Industrialen Nazioarteko Erregistroak.
- Titularraren izen-aldaketak eta eskualdatzeak. Eskubideak berrezartzea.
Jarduketa bakoitzetik dokumentua lokalizatzeko eta, oro har, zertan datzan ikusteko beharrezkoak diren datuak agertzen dira; kasu batzuetan; deskribapen labur bat barne dela.
Erabilgarritasuna
Objektuen kanpoko forma, aurkezpena edo kanpoko itxura aldatzea interesatzen zaion pertsona edo erakunde orori aukera hauek ematen dizkio:
- Espainian babestuta dauden Diseinu Industrialak ezagutzea.
- Eskatzaileei aurkezten zaien problematika aztertzea.
- Lizentziak lortzeko aukeraren berri izatea.
- Sektore jakin baten edo eskatzaile jakin baten jardueraren eguneroko jarraipena egitea Espainiako Diseinu Industrialei dagokienez.
Dónde solicitarlo
Web orri honetan.