Kontratu ereduak


I+G+b prozesuetako emaitzak babesteko sisteman, oso garrantzitsua da teknologiaren transferentzia, patenteen edo erabilera modeloen bidez.

Teknologiaren transferentziaren bidez, etekin komertziala atera nahi izaten zaie I+G+b prozesuetako ezagutzari eta emaitzei. Horretarako, kontratu-harremanak ezarri ohi dira eta, haien baitan, ezagutza zabaltzearen ezaugarri bereziak hartu behar dira kontuan, hura transferitutakoan oso zaila baita hasierako egoerara itzultzea.

Hori dela eta, informazioa edo ezagutza zabaltzen duenak ahalik eta kontu handienaz ibili behar du etorkizunean egoera korapilatsuak saihesteko. Beraz, teknologiaren transferentzia erregulatzen duten kontratuak arretaz diseinatu behar dira, ondorio juridiko eta ekonomiko posible guztiak aintzat hartzeko.

Testuinguru horretan, eta unibertsitateek, ikerketako erakunde publikoek eta Espainiako enpresa txiki eta ertainek era honetako kontratu ereduak izan ditzaten, diziplina anitzeko lantaldea sortu da, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak koordinatutakoa, era guztietako kontratuen ereduak presta ditzan.

Erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute lantaldea: Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC), LES Espainia eta Portugal (LES), Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) eta Jabego Intelektualaren Munduko Erakundea (OMPI).

Prest dauden lehenengo ereduak “Konfidentzialtasun akordioa” eta “Materiala transferitzeko akordioa” dira, dagozkien erabilera-gidekin batera (gaztelaniaz eta ingelesez). Gutxi barru beste batzuk kaleratuko dira, teknologiaren transferentziarekin erlazionatutako alderdi guztiak estaltzen saiatzeko.

Ereduok prestatzen parte hartu duten erakundeek ez dute beren gain hartzen ereduak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik. Komeni da, gainera, ereduak erabiltzerakoan, lege aholkularitza espezializatua izatea, ereduak behin betiko idazteko edo egokitzeko.

 

  Akordioa Erabilera-
gida
Gaztelaniazko
bertsioa
Ingelesezko
bertsioa
  Konfidentzialtasuna Deskarga  
(v.23.09.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
  Materialaren transferentzia Deskarga  
(v.23.09.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
  Lizentzia
  (Publiko-Enpresa Ente)
Deskarga  
(v.24.09.2017)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
  Lizentzia
  (Enpresa-Enpresa)
Deskarga  
(v.24.09.2017)
Deskarga  
(v.28.12.2016)
Deskarga  
(v.23.09.2016)
  Investigación y Desarrollo Deskarga  
(v.19.04.2018)
Deskarga  
(v.19.04.2018)
Deskarga  
(v.19.04.2018)

 

Aurkezpenaren Txostenak