Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónNor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana, 75 - 28071 Madrid). Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu 902 157 530 / 910 780 780 zenbakira edo idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.
Nor da datuen babeserako ordezkaria?
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.
Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak helburu hauetarako tratatzen ditugu zure datuak:
Asmatzaileen izena BOPIn eta Patenteen Erregistroan ere argitaratuko da, salbu eta han agertzeari uko egiteko eskubidea erabiltzen badute.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, denbora-mugarik gabe gordeko dira Patenteen Erregistroan, erregistro-publizitatearen xedeetarako.
OEPMrekin egindako prozeduretan eskatzen diren gainerako datu pertsonalak (IFZ, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektronikoa) kasuan kasuko jabetza industrialeko eskubidearen lege-bizitza osoan zehar gordeko dira gutxienez.
Gutxienez epe hauetan gordeko dira datuak:
Modalitatea |
Datuak gordetzeko gutxieneko epea |
Patenteak |
20 urte, erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik. |
Baliagarritasun-modeloak |
10 urte, erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik. |
Babes-ziurtagiri osagarriak |
5 urte, oinarri-patentea iraungi ondoren. |
Produktu erdieroaleen topografiak |
10 urte, lehenengo aldiz ustiatzen denetik edo erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik. |
Zerk legitimatzen gaitu zure datu pertsonalak tratatzeko?
OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, araudi honi jarraikiz:
Nori jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?
Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure arduradunarenak, nazioarteko hainbat erakunderi jakinaraziko zaizkie, jabetza industrialeko datu-base dibulgatzaileetan sar daitezen. Hain zuzen ere, datu pertsonal horiek Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeari (OMPI) eta Patenteen Europako Bulegoari (OEP) jakinaraziko zaizkie.
Nola lortu ditugu zure datuak?
OEPMk tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak berak emanak dira.
Espainia izendatu duten Europako patenteei eta PCT patenteen nazioarteko eskaerei dagokienez, Patenteen Europako Bulegoak (OEP) edo Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeak (OMPI) ematen dizkigute erregistroko zure datu pertsonalak (zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, baita zure ordezkariarenak ere).
Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Eskubide hauek dituzu Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren arabera (aurrerantzean, DBEO):
Nori aurkez diezaiokezu erreklamazioa zure datu pertsonalak tratatzeagatik?
Zuzenean erabil ditzakezu zure eskubideak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar diozu OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es.
Pentsatuz gero datu pertsonalak babesteko duzun eskubidea urratzen ari dela edo zure datu pertsonalak tratatzeko moduarekin ados ez bazaude, erreklamazio bat egin diezaiokezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.agpd.es).