Idazkaritza Nagusiko datuen babesari buruzko informazio gehigarria

  • 1. LAGUNTZAK ESKATZEA

Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es 

Xedea: Laguntzak tramitatzean, zurekin harremanetan jartzeko eta administrazio-lanak egiteko erabiliko dira eskaeran bildutako datuak. Eskaera-inprimakian emandako datu pertsonalak: zure izen-abizenak, IFZ, telefono-zenbakia, posta-helbidea eta helbide elektronikoa zu nor zaren identifikatzeko tratatuko dira, baita zuri jakinarazpenak bidaltzeko eta zurekin harremanetan jartzeko ere.

Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, araudi honi jarraikiz:

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
  • IET/940/2013 Agindua, maiatzaren 24koa, patenteak eta erabilgarritasun-modeloak eska daitezen sustatzeko Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ematen dituen dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (5.6 artikulua).
  • Deialdi-ebazpenak.
  • Osagarri gisa, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (9. eta 66. artikuluak).

IET/940/2013 Agindua. «5.6 artikulua. Prozedurari hasiera ematea

Deialdi bakoitzean ezartzen den ereduari jarraikiz formalizatu behar dira eskaerak, eta, haiekin batera, dokumentazio hau bidali beharko da, formatu elektronikoan:

a) Eskatzailearen identifikazioa:

i. Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFK erabilita egingo da identifikazioa. Orobat, eskaera sinatu duenaren ahalordearen akreditazioa aurkeztu beharko da, elektronikoki.

ii. Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen IFZ erabilita egingo da identifikazioa. Ez da dokumentu hori aurkeztu beharko instrukzio-organoari baimena ematen bazaio Barne Arazoetako Ministerioaren datu-baseetan begiratzeko, edo laguntza-eskaera hura egin duen pertsona fisikoaren ziurtagiri digitalarekin sinatu bada, edo, eskaera hirugarren ordezkari batek eginez gero, erantzukizunpeko adierazpenak, ordezkariarentzako baimena eta bankuko datuak laguntza eskatu duen pertsona fisikoaren ziurtagiri digitalarekin sinatzen badira.

11/2007 Legean, ekainaren 22koan, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoan, adierazten denez, instrukzio-organoak edonoiz eskatu ahal izango du jatorrizko dokumentazioa aurkezteko.

b) Dirulaguntza jasoko lukeen jarduera egin izanaren justifikazioa, kasuan kasuko deialdian ezarritakoaren arabera. Dirulaguntza jasoko luketen jarduerak eginda egon behar dira laguntza eskatu baino lehen, eta laguntza eskatzean justifikatu behar da hori.

c) Diruz lagundu nahi diren kostu berberei dagokienez eskatutako edo lortutako beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Hain zuzen ere, adierazpen horretan ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan onuradunak jaso dituen «de minimis» laguntza guztiak aipatuko dira. Prozedurako uneren batean adierazpena aldatzen duen zerbait gertatzen bada, horren berri eman beharko zaio instrukzio-organoari.

d) Deialdian aipatzen den beste edozein dokumentazio.»

Modu osagarrian, 39/2015 Legea ere aplikatzen da. Haren 9. artikuluak eskatzailea eta, hala badagokio, haren ordezkaria identifikatzeko sistemak ezartzen ditu, eta prozeduran interesdunaren nortasuna NANaren bidez edo beste agiri baliokide baten bidez egiaztatzera behartzen ditu administrazio publikoak. Bestalde, 66. artikulua prozedura hasteko eskaerei buruzkoa da; haietan adierazi behar diren datuak aipatzen ditu: interesdunaren edo haren ordezkariaren izen-abizenak; jakinarazpenak elektronikoki edo fisikoki bidaliko diren; egitateak eta arrazoiak, eta eskaera zehatza; eskatzailearen sinadura; eta zer organori bidaltzen zaion.

Hartzaileak: 

Titularraren datuak eta IFZ/IFK beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango zaie. Bereziki, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari, Barne Arazoetako Ministerioari eta Zerga Administrazioaren Espainiako Bulegoari (AEAT) lagako zaizkie datu horiek.

Titularraren datuak, NANa/IFK, helbidea eta emandako laguntzaren zenbatekoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean sartuko dira, 19/2013 Legearen 8.c artikuluari jarraikiz (19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).

Titularraren datuak, NANa/IFK, kontu-zenbakia eta emandako laguntzaren zenbatekoa erakunde kolaboratzaileari (la Caixa) lagako zaizkio, ordainketa egin dezan.

Titularraren datuak, NANa/IFK eta helbidea, eta Gizarte Segurantzaren eta AEATen datuak Estatuko Kontu-hartzaileari laga ahal izango zaizkio.

Interesdunek soilik kontsultatu ahal izango dituzte espedienteak, Interneten, sarbide-gakoa erabilita.

Eskubideak: Interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko, datuak ezaba daitezen eskatzeko (baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu zirenean zituzten helburuetarako) edo datuak beste norabait eramateko.

Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es 

Halaber, erreklamazioa egin ahal izango dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es), bereziki haren eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste badu.

Jatorria: Fitxategian, interesdunek emandako datuak soilik egongo dira.

  • 2. BIDEGABEKO DIRU-SARRERAK ITZULTZEA

Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Xedea: Eskaeran bildutako datuak bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko prozeduretan erabiliko dira, jabetza industrialaren modalitate desberdinetan.

Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, diru-sarrerak itzultzeko prozedura arautzen duen araudi honi jarraikiz:

  • 8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta Prezio Publikoena

12. artikulua. Tasak itzultzea.

Baldin eta, subjektu pasiboari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik, tasaren zergapeko egitatea gauzatzen ez bada, tasak itzuli egingo zaizkio tasa ordaindu duen subjektu pasiboari.

  • 24/2015 Legea, Patenteena

183. artikulua. Tasak itzultzea

  1. Patentearen eskaera edo lege honetan aurreikusitako beste babes-titulu baten eskaera bertan behera uzten bada, atzera egin dela uste bada edo ukatu bada dagokion prestazioa, zerbitzua edo administrazio-jarduera hasi baino lehen, eskatzaileari itzuliko zaizkio kontzeptu horiengatik hurrenez hurren ordaindutako tasa guztiak, eskaeraren tasa izan ezik.
  2. Teknikaren egoerari buruzko txostena zati batean edo osorik Patenteen Arloko Lankidetza Ituna aplikatuz egindako nazioarteko bilaketa-txostenean oinarritu ahal bada, eskatzaileari tasaren % 25, % 50, % 75 edo % 100 itzuliko zaio, txosten horren norainokoa kontuan hartuta.
  3. Funtsezko azterketa zati batean edo osorik nazioarteko aurretiazko azterketaz arduratzen den administrazioak egindako nazioarteko aurretiazko azterketaren txostenean oinarritu ahal bada, eskatzaileari tasaren % 25, % 50, % 75 edo % 100 itzuliko zaio, txosten horren norainokoa kontuan hartuta.
  4. Errekurtsoa jartzeak errekurtso-tasa ordaintzea ekarriko du berekin. Tasa ez da itzuliko, salbu eta, aurkaratutako ebazpenean oker balioetsi ziren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoari egotz dakizkiokeen arrazoi juridikoak badirela onarturik, errekurtsoa guztiz baiesten bada. Tasa itzultzeko eskaera errekurtsoa jartzean egin beharko da, eta hura ebaztean erabakiko.
  • 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Zergei buruzkoa

121. artikulua. Datuen komunikazioa

Zergapekoak administrazioari aurkeztutako adierazpenari esaten zaio datuen komunikazioa, administrazioak erabaki dezan, hala badagokio, zenbat diru itzuli behar den. Komunikazioa aurkezten bada, dirua itzultzeko eskatu dela ulertuko da.

  • Modu osagarrian, 39/2015 Legea ere aplikatzen da. Haren 9. artikuluak eskatzailea eta, hala badagokio, haren ordezkaria identifikatzeko sistemak ezartzen ditu, eta prozeduran interesdunaren nortasuna NANaren bidez edo beste agiri baliokide baten bidez egiaztatzera behartzen ditu administrazio publikoak. Bestalde, 66. artikulua prozedura hasteko eskaerei buruzkoa da; haietan adierazi behar diren datuak aipatzen ditu: interesdunaren edo haren ordezkariaren izen-abizenak; jakinarazpenak elektronikoki edo fisikoki bidaliko diren; egitateak eta arrazoiak, eta eskaera zehatza; eskatzailearen sinadura; eta zer organori bidaltzen zaion.

Hartzaileak: Titularraren datuak, NANa/IFK, kontu-zenbakia eta itzuli beharreko zenbatekoa banku-erakunde kolaboratzaileari lagako zaizkio, dirua itzul dezan.

Eskubideak: Interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko, datuak ezaba daitezen eskatzeko (baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu zirenean zituzten helburuetarako) edo datuak beste norabait eramateko.

Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es 

Halaber, erreklamazioa egin ahal izango dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es), bereziki haren eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste badu.

Jatorria: Fitxategian, interesdunek emandako datuak soilik egongo dira.

  • 3. HELBURU OROKORREKO ESKAERA

Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Xedea: Eskatzailea eta espedientea identifikatzeko erabiliko dira eskaerako datuak

Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, 39/2015 Legean ezarritako prozedurari jarraikiz:
66. artikulua. Prozedura hasteko eskaerak.

1. Eskaeretan honako hauek adierazi behar dira:

    1. Interesdunaren izen-abizenak eta, halakorik izanez gero, ordezkariarenak.
    2. Zer bitarteko elektronikoren bidez edo bestela zer lekutan nahi duen jakinarazpena egitea. Horrez gain, interesdunek beren helbide elektronikoa edo gailu elektronikoa eman ahal izango dute, administrazio publikoek abisa diezaieten jakinarazpena bidali edo eskura jarri dela.
    3. Egitateak, arrazoiak eta eskaera zehatza, argi eta garbi adierazirik.
    4. Lekua eta data.
    5. Eskatzailearen sinadura, edo benetan bere borondatea adierazi duela erakusteko edozein eratako egiaztapena.
    6. Administrazioko zer organo, erakunde edo unitateri bidaltzen zaion eskaera, eta zein den haren identifikazio-kodea.

Hartzaileak: Bildutako datu pertsonalak ez zaizkie lagako beste administrazio publiko batzuei.

Eskubideak: Interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko, datuak ezaba daitezen eskatzeko (baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu zirenean zituzten helburuetarako) edo datuak beste norabait eramateko.

Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es

Halaber, erreklamazioa egin ahal izango dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es), bereziki haren eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste badu.

  • 4. AHALORDE OROKORRAK AURKEZTEA

Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Xedea: OEPMn eragina duten ahalorde orokorrak erregistratzeko erabiliko dira eskaerako datuak.

Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, lege hauetan ezarritako prozedurari jarraikiz:

  • 687/2002 Errege Dekretua, uztailaren 12koa, Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

57. artikulua. Ordezkaritza akreditatzea.

  1. Ahalorde orokor bat eman ahal izango zaio ordezkariari, ahalorde-emailearen markekin edo izen komertzialekin zerikusia duten eragiketa guztiak egin ahal izan ditzan. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ahalorde orokorren erregistroa egingo du.
  • 1937/2004 Errege Dekretua, irailaren 27koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

Bigarren xedapen gehigarria. Ordezkaritza.

17/2001 Legea betearazteko erregelamenduaren VIII. tituluko VI. kapituluan jasotako arauak aplikatuko zaizkie interesdunen ordezkariei, 20/2003 Legean, uztailaren 7koan, eta erregelamendu honetan ezarritako prozedura eta jarduera guztietan (17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa, uztailaren 12ko 687/2002 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Halaber, abenduaren 7ko 17/2001 Legea betearazteko erregelamenduaren 57.2 artikulua aplikatuko da jabetza industrialaren gainerako modalitateen arauetan jasotako prozedura eta jarduera guztietan.

  • 316/2017 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

108. artikulua. Asmakizunetako ordezkaritza akreditatzea.

  1. Ordezkaritza akreditatu behar denean, ordezkariek dagokion ahalordea aurkeztu behar diote Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari, interesdunak sinatuta, espedientean sar dadin. Ahalordea eskaera baterako edo gehiagotarako eman ahal izango da, edo ahalordean identifikatutako erregistrorako edo erregistroetarako. Ahalorde orokor bat aurkeztu ahal izango da ordezkariak ahalorde-emailearen asmakizun-patente, baliagarritasun-modelo, babes-ziurtagiri osagarri edo haren luzapenekin erlazionatutako izapide guztiak egin ditzan.

Hartzaileak: Bildutako datu pertsonalak ez zaizkie lagako beste administrazio publiko batzuei.

Eskubideak: Interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko, datuak ezaba daitezen eskatzeko (baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu zirenean zituzten helburuetarako) edo datuak beste norabait eramateko.

Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es 

Halaber, erreklamazioa egin ahal izango dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es), bereziki haren eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste badu.

  • 5. JABETZA INDUSTRIALAREN AGENTEEN ERREGISTRO BEREZIAN JASOTZEKO ETA JABETZA INDUSTRIALAREN AGENTE GISA LANEAN HASTEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA (PERTSONA JURIDIKOA)

Arduraduna.Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Xedea. Jabetza industrialaren agenteen erregistro berezian jasotzea eta jabetza industrialaren agente gisa lanean hastea.

Legitimazioa. OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, lege hauetan ezarritako prozedurari jarraikiz:

  • 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa

179. artikulua. Lanbide jardueran aritzea, Agenteen Erregistro Bereziaren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren jarduera.

1. Zuzenean edo pertsona juridiko baten bitartez industria-jabetzako agentearen jarduerari ekiteko, aldez aurretik Patente eta Marken Espainiako Bulegoan erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da. Adierazpen horretan, lege hau betearazteko erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera, interesdunak bere erantzukizunpean adieraziko du 176. eta 177. artikuluetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela eta ez dagoela 178. artikuluko bateraezintasunetako batean ere, hori guztia egiaztatzen dituen agiriak dauzkala eta konpromisoa hartu duela hori guztia betetzen jarraitzeko, 180. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean baja eman behar ez duen arte.

Baldintza horiek betez gero, gaitasuna izango du lanbide jarduera horretan aritzeko lurralde nazional osoan, eta iraupen mugagaberako.

2. Lege-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak eskura egon beharko dira Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkezteko, hark eskatzen duenerako. Horretarako, Europar Batasuneko estatu batetik datozen agiriak onartuko dira, baldin eta agiri horiekin egiaztatzen bada baldintza horiek betetzen direla, Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 17.2 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.

3. 1. zenbakian azaltzen den adierazpena jasotakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, dagokion tasa ordaindu ostean, ofizioz inskribatuko du agentea bere industria jabetzako agenteen erregistro berezian, bulegoaren aurrean legez gaitutako ordezkari gisa jarduteko.

4. Agenteek, Patente eta Marken Espainiako Bulegoarekiko harremanetan, beren izen propioa erabili beharko dute, jarraian agenteak direla adierazi beharko dute, eta pertsona juridikoak izanez gero, zein sozietate-izenaren pean jarduten duten, eta dagokien sozietate-egoitza ere adierazi beharko dute.

  • 316/2017 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

110. artikulua. Lanbide jardueran aritzea, Jabetza Industrialaren Agenteen Erregistro Berezia.

1. Jabetza industrialaren agente gisa lanean hasteko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar da lehenago Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan. Adierazpen horretan, interesdunek azalduko dute, bere erantzukizunaren pean, Legearen 177. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela, egiaztagiri guztiak betetzen dituztela, lege-testu beraren 178. artikuluko ezein bateraezintasunen pean ez daudela eta baldintzak betetzen jarraituko dutela, harik eta jardueran baja eman arte, Legearen 180. artikuluan ezarritako inguruabarren batengatik.

2. Erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denetik, lanbide jarduera horretan aritu ahal izango da, lurralde nazional osoan, eta iraupen mugagaberako. Erantzukizunpeko adierazpena jaso ondoren, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ofizioz jasoko du jabetza industrialaren agentea Jabetza Industrialaren Agenteen Erregistro Berezian. Erantzukizunpeko adierazpenak akatsen bat balu, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak 10 eguneko epea emango dio interesdunari, akatsa zuzen dezan, eta, jakinaraziko dio, zuzenduko ez balu, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ez balu bezala izango dela.

3. Ezin izango da eskatu baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen dokumentazioa erantzukizunpeko adierazpenaren batera aurkezteko. Hala ere, dokumentazio hori eskura egon beharko da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkezteko, hark hala eskatzen badu.

Indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Europar Batasuneko beste estatu kide batetik datozen agiriak onartuko dira, baldin eta agiri horiekin egiaztatzen bada baldintza horiek betetzen direla, Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 17.2 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.

Hartzaileak.Jabetza Industrialaren Agenteen Erregistro Berezian jasota dagoen jabetza industrialaren agentearen izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektroniko profesionala OEPMren webgunean argitaratuko dira, haren lan-kontuetarako harremanetan jarri ahal izateko. OEPMren webgunea doan atzitu eta kontsulta daiteke.

Eskubideak.Interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko, datuak ezaba daitezen eskatzeko (baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu zirenean zituzten helburuetarako) edo datuak beste norabait eramateko.

Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es 

Halaber, erreklamazioa egin ahal izango dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es), bereziki haren eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste badu.

  • 6. AGENTE ETA AGINTARIEN DATUAK ALDATZEKO ESKAERA

Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28071 Madrid. Telefono-zenbakia: 902 157 530. Helbide elektronikoa: protecciondedatos@oepm.es).

Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Xedea: OEPMn eragina duten ahalorde orokorrak erregistratzeko erabiliko dira eskaerako datuak.

Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, lege hauetan ezarritako prozedurari jarraikiz:

  • 687/2002 Errege Dekretua, uztailaren 12koa, Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

57. artikulua. Ordezkaritza akreditatzea.

  1. Ahalordetuta dagoela dioen ordezkaria hala dagoela pentsatuko da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari edo organo eskudunari jakinarazten ez zaion arte haren ahalordea iraungi egin dela.
  • 1937/2004 Errege Dekretua, irailaren 27koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen betearazteko erregelamendua onartzen duena.

Bigarren xedapen gehigarria. Ordezkariak.

17/2001 Legea betearazteko erregelamenduaren VIII. tituluko VI. kapituluan jasotako arauak aplikatuko zaizkie interesdunen ordezkariei, 20/2003 Legean, uztailaren 7koan, eta erregelamendu honetan ezarritako prozedura eta jarduera guztietan (17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa, uztailaren 12ko 687/2002 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Halaber, abenduaren 7ko 17/2001 Legea betearazteko erregelamenduaren 57.2 artikulua aplikatuko da jabetza industrialaren gainerako modalitateen arauetan jasotako prozedura eta jarduera guztietan.

  • 316/2017 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duena.

108. artikulua. Asmakizunetako ordezkaritza akreditatzea.

  1. Edozein kausa dela medio ahalordetuta egoteari uzten dion ordezkaria hala dagoela pentsatuko da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari edo organo eskudunari jakinarazten ez zaion arte haren ahalordea amaitu dela.

Hartzaileak: Jabetza industrialaren agenteetan datuak (helbidea, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektroniko profesionala) aldatzen badira, OEPMren webgunean argitaratu dira datu berriak.