PMEBarekin kontratu erabiltzaile direnentzako Inpamar Internet bidezko kontsulta zerbitzuari buruzko informazio oharra


2005eko ekainaren 1etik aurrera, Sitadez eta Inpamar datu baseetara Internet bidez soilik sartu ahalko da. 

Hilaren hasieran fakturazioa egingo da, Inpamar-i egindako zalantzak biltzeko.

Kontsulta sistema berrira sartu ondoren, erabiltzaileari terminal kodea (LID) eta pasahitza (PASSWORD) eskatuko zaizkio. Sistema berrian erabili beharreko terminal kodeak eta pasahitzak MENURPI sistemarekin erabiltzen ziren berberak dira.

Terminal kodeak eta pasahitzak asmatzen dituzten sistema interaktiboak sistemara sartzea saihesteko, bosgarren saioan kontsulta egitea galaraziko da.Zerbitzua berriz erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da PMEBren Hedapen Bulegoarekin harremanetan jartzea (913495331, difusion@oepm.es). 

Konexio bat ezarri ondoren, erabiltzailea behar beste egon ahalko da konektatuta kontsultak egiteko.Hala ere, 180 segundotik gora aktibitaterik gabe egonez gero, sistema deskonektatu egingo da.Izan ere, askotan edukitzen dira aktibitaterik gabeko konexioak eta hala, konektatutako bezeroen zein sistemaren baliabideak kontsumitzen dituzte beharrik gabe, eta horrek ondorioak izaten ditu.

180 segundo igaro ondoren konexioa eteten denean, ezingo zaio kontsultari berrekin. Sistemak hasierako pantailara eramango gaitu eta han terminal kodea eta pasahitza idatzi beharko dira berriz.

Kontsulta sistema berria erabiltzeko Internet Explorer, Opera edo Firefox nabigatzaileen bertsio berrienak erabiltzea gomendatzen da.

Aplikazioan sartu ostean, ematen dituen aukeren bidez nabigatu behar da, aplikazioaren nabigazio botoiekin; ezingo dira nabigatzailearen atzerako eta aurrerako botoiak erabili.Nabigatzaileko botoiak erabiliz gero ezusteko emaitzak lortu eta nabigazioko erroreak gerta daitezke.

Pantailei dagokienez, 1024 × 768 da gomendatutako bereizmena. Hala ere, erabiltzaile bakoitzak egokitzat jotzen duena erabili ahalko du.

Inpamar-en, identitate eta antzerakotasun txostenetarako, informazioa aurkezteko formatua ez da oraingoaren oso bestelakoa. Hala ere, zenbait hobekuntza ditu. Dena den, identitate eta antzerakotasun irizpideak ez dira aldatu.

  • Datei dagokienez, aurreko txostenek eskaeraren data zuren Zeinu Bereizgarri Nazionalen kasuetan soilik. Txosten berrietan, ordea, aurkezpen eta lehenespen datak agertuko dira zeinu bereizgarri nazionaletarako eta nazioartekoetarako, baita OAMIren espedienteetarako ere.
  • Identitate eta antzerakotasun txostenetan izartxoak murriztu dira, nahasketak saihesteko. 42. mailakoak direnean soilik agertzen dira, antzerakotasun txostenen egoeraren alboan eta motaren ondoan, identitate txostenetan.

Bi kasuetan, horren arrazoia Nizako Sailkapenaren 8. edizioa indarrean sartu izana da, klaseak egokitzen baitzituen 35. eta 45. arteko klaseetako antzerakotasun kontsultarako, Zerbitzu marketarako.

42. klasearen aurreko markak ez direnez birsailkatu, 43., 44. eta 45. klaseetan egiten diren antzerakotasun bilaketak, klase horietan sailkatutakoak berreskuratzeaz gain, Sailkapenaren aurreko edizioetan 42. klasean sailkatutako markak barne hartzen ditu, eta izartxo batekin adierazten dira.

  • Klaseak identitate txostenaren azken zutabean ageri dira, eta lehengo 42. klaseko espediente bat bada, izartxo bateaz adierazten da.
  • Azkenik, OAMIren espedienteen egoera adierazten duten kode berriak sortu dira, interpretazioa argiagoa izan dadin.Ez dago aldaketarik zeinu bereizgarriei dagokienezNazionalak eta Nazioartekoak.Egoera berriak dira indarrean (VI), baztertua (RE) eta izapidetzen (TR).

 

Bilaketen emaitza identitate eta antzerakotasun txostenetan ondokoa da

Identitate txostena

1. zutabea: espedientearen identifikazioa

Lehen letrak modalitatea adierazten du: (M) marka nazionala, (N) izen komertziala, (R) establezimenduaren errotulua, (I) nazioarteko marka, (A) erkidegoko marka.

Hurrengo 7 digituak espedientearen eskera zenbakia dira.

2. zutabea: espedientearen egoera

Marka nazionalek eta nazioartekoek eta erkidegoko markek aurreko kodeak izango dituzte, eta haiei indarrean (VI), izapidetzen (TR) eta baztertuta (RE) balioak esleitu dizkiete.

3. zutabea: aurkezpen edo lehenespen data

Marka nazionalen eta nazioartekoen kasuan, aurkezpen edo lehenespen data jarriko da, kasuaren arabera.Erkidegoko markei dagokienez, aurkezpen data da.

4. zutabea: marka mota

(D) izendatzailea edo (M) mistoa.

5. zutabea: berreskuratutako izendapenak

Proposatutako izendapenari dagokion ikerketaren emaitza.

6. zutabea: klaseak

Espedientearen klasea edo klaseak adierazten ditu.Produktuen eta zerbitzuen nazioarteko sailkapenaren kodeei dagokie.

Antzerakotasunen txostena

Interpretazioa identitateen kasuaren berbera da, baina ez dago Klasea zutaberik, bilaketa klase bakarrean egiten baita.