Zer zeinu izan daitezke Europar Batasuneko marka?

Irudikapen grafikoa izan dezaketen zeinu guztiak, batez ere hitzak, pertsona izenak, marrazkiak, letrak, zenbakiak, produktuaren forma edo irudikapena barne, baldintza batekin; aipatu zeinuak egokiak izan behar dira enpresa bateko produktuak edo zerbitzuak beste enpresetakoetatik bereizteko.

Non du eragina Europar Batasuneko markak?

Europar Batasuneko markak Europar Batasuneko lurralde osoan du eragina.
Europar Batasuneko markak izaera unitarioa du. Bakarrik eska daiteke, eta eman, hala dagokionean, Europar Batasuneko lurralderako.

Non eska daiteke Europar Batasuneko marka?

Zuzenean eska daiteke Alacanteko Avda. de Europa, 4, 03008 helbidean egoitza duen Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan (EUIPO) (https://euipo.europa.eu/ohimportal/en/).

Zein epean dago indarrean Europar Batasuneko marka?

Europar Batasuneko markak 10 urteko indarraldia du, eskaeraren datatik aurrera. Erregistroa 10 urtean behin berritu ahal da, nahi beste aldiz.

Europar Batasuneko markari buruzko informazio gehiago