Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónMerkataritza izena enpresa bat merkataritza trafikoan identifikatzeko edozein zeinu edo izendapen erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen duen titulua da. Merkataritza izenak, industria jabetzako titulu gisa, Merkataritza Erroldetan inskribatutako sozietateen izenekiko independenteak dira.
Ikusi Markei buruzko 17/2001 legea, abenduaren 7koa
Zeinu Bereizgarriek ematen duten babesa hamar urtekoa da, eskaera egin deneko datatik hasita, eta epemugarik gabe berritu daitezke. Zeinu Bereizgarriak indarrean mantentzeko, tasak ordaindu behar dira (prozedura iragankorreko markek erregimen desberdina dute, aparte kontsultatu beharrekoa).