Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónBerrikuntzaren eta Patenteen Foroa 1999. urtean sortu zen, berrikuntzarekin eta patenteei lotutako zenbait gairi buruz eztabaidatzeko eta aztertzeko egoitza iraunkorra izateko helburuarekin. Eztabaidatzeko, kontsultatzeko, iritzia emateko eta informazioa igortzeko talde informal moduan egituratuta dago. Kide berriak sar edo atera daitezke, eztabaidatuko diren gaien arabera. Enpresak, unibertsitateak eta beste ikerketa-zentro publiko batzuk, enpresa-elkarteak eta berrikuntzarekin zerikusia duten beste elkarte batzuk ordezkatuta daude.
Foro honen helburuak hauek dira: batetik, kideen artean komunikazioa eta eztabaida bideratzea eta sustatzea, OEPMri berrikuntzarekin eta patenteekin zerikusia duten sektoreen iritzia igortzeko; bestetik, OEPMk jasotako eta Foroaren gaiarekin zerikusia izanda, sortutako ekimenetan interesa duten sektoreen artean hedatzeko baliabide moduan balio izatea.
Azken finean, Foroaren helburua da Zientzia-Teknologia-Industria sistema hobetzeko garrantzitsutzat jotzen diren gaiei buruzko informazioa ematea eta gai horiek aztertzea; betiere Jabetza Industrialarekin lotuta bdaude.
Foroko lehendakaritzaz Industria. Turismo eta Merkataritza Ministerioko idazkariordea, OEPMko Zuzendari Orokorraren Lehendakari Ondokoa eta Prospektiba Teknologiko Industrialaren Behatokiko (OPTI) Idazkari iraunkorra arduratzen dira.