Markak babestutako marken erregistro edo argitalpenetan sartzeko ordainketak eskatzen dituzten sozietateei dagokien oharra.


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hainbat kontsulta jaso ditu marka-titular edo -eskatzaileen aldetik, marka Babestutako Marken Erregistro edo Argitalpenetan sartzeko ordainketak eskatzen dituzten sozietate jakin batzuen ordainketa-idazki/gutun baten inguruan; izan ere, jakinarazpen horren hartzaileek gutun horrek OEPMrekin zerikusia duela ulertzen dute, beren marka erregistratzeko, berritzeko edo argitaratzeko tasaren ordainketaren bati lotuz. Horren aurrean.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hau jakinarazten du:

  • Espainian markak babesteko eta erregistratzeko eskumena duen erakundea Patenteen eta Marken Espainiako bulegoa (OEPM) dela.
  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren jakinarazpen oro erakundearen ezkutuarekin, atxikita dagoen Ministerioko Sailaren izenarekin (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren) eta OEPMren logoarekin eta izendapen ofizialarekin behar bezala identifikatutako agiri bidez egiten dela beti.
  • Ez dagoela inolako loturarik Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren eta sozietate horien artean, eta, beraz, elkarte horiei eginiko ordainketek ez dutela inolako ondoriorik izango OEPMren aurrean, eta ez duela, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko erregistroaren arabera ematen den babesari dagokionez, inolako babesik edo gehigarririk ekarriko.
  • Interesdunek, inolako ordainketarik egin aurretik, arretaz aztertu behar dituzte horrela jasotako agiriak, beren interesekoak diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzen dituztela ziurtatzeko.