Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean marken berritzea kudeatzeko legezko zerbitzu jakin batzuen eskaintzari buruzko oharra.


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan kontsulta bat jaso da, Bulego horren aurrean marken berritzea kudeatzeko balizko legezko zerbitzuak eskaintzeko gutun bati buruzkoa. Gutunean, besteak beste, erakunde honen logotipoa eta izen ofiziala erakusten dira eta, horren ondorioz, aipatu Bulegoaren eta gutun horretako edukiaren arteko loturaren inguruko nahasmena eragin dezake. Hori dela eta, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak zera jakinarazten du:

Erakundearen webgunean, www.oepm.es > Zeinu Bereizgarriak > Marka nazionalak > Informazio gehiago > Zeinu Bereizgarriak izapidetu eta ebazteko epeekin lotutako konpromisoa > "Marka edo merkataritza izena berritzeko lege-bizitzaren amaieraren abisua" atalean, informazio hau dago argitaratuta:

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) marka edo merkataritza izenen erregistroetako titularrei (edo horien ordezkariei, baleude) abisatzen die beren balio-bizitza amaitu dela, hala nahi balute, berritzea eska dezaten. Informazio izaera baino ez duen abisu hau Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ematen du dagokion erregistroaren lege-bizitza amaitu baino 6 edo 5 hilabete lehenago. Abisua ez da lehenago bideratuko, berritzeko eskaerak legezko epeak ezartzen duena baino lehenago gerta ez daitezen. Izan ere, Marken Legearen lege-aginduz, berritzeko eskaera ezin da onartu erregistroaren legezko bizitza amaitzeko falta diren 6 hilabete horiek baino lehenago.

Titularrari egindako abisuaren kasuan, ordezkaririk agertzen ez denez, hura jasotzen ez badu, ziurrenik titularrak helbidea aldatu du eta ez dio Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari jakinarazi.  

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren beste abisu guztietan gertatzen den moduan, lege-bizitzaren amaierari buruzko abisu hau erakundearen ezkutua, atxikita dagoen Ministerio Sailaren izena (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa), eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren logotipoa eta izendapen ofiziala behar bezala identifikatuta dituen agiri bidez egiten da.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak egindako jakinarazpen orok, bai informaziokoak (berritzeen edo eskubideak mantentzeko ordainketaren abisuak, jabetza industrialaren modalitate ezberdinei buruzko informazioa emateko idazkiak, herritarrek aurrez eskatuta), bai administrazio-prozedura batetik eratorritakoak, arestian aipatu den bezala, berekin dakar Erakundearen identifikazio ofiziala, eta zuzenean egiten da bere bitarteko material eta profesionalez baliatuz, hirugarrenen esku-hartzerik gabe. Horrenbestez, ez du inolako zerikusirik kontsultaren xede den gutunaren arduradunarekin.

Jabetza industrialeko eskubide baten egoera juridikoari buruz edozein zalantza argitzeko, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hurrengo informazio-bideak jartzen ditu interesdunaren eskura: telefono bidezko arreta-zerbitzua 902 15 75 30, kontsulta informacion@oepm.es helbidean eta aurrez aurreko kontsulta erakundearen egoitzan (Castellanako etorbidea 75-28071 Madril).