Erabilera modeloen "berritzea" kudeatzeko balizko legezko zerbitzu jakin batzuen eskaintzari buruzko oharra.


Erabilera modeloaren titular jakin batzuk erabilera modeloen ustezko "berritzea" kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetatik jasotzen ari diren idazkien inguruan Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari egindako kontsultei dagokienez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak zera jakinarazten du:

  • Espainian erabilera modeloak babesteko eta erregistratzeko eskumena duen erakundea Patenteen eta Marken Espainiako bulegoa (OEPM) dela.
  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren jakinarazpen oro erakundearen ezkutuarekin, atxikita dagoen Ministerio Sailaren izenarekin (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa) eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren logotipoarekin eta izendapen ofizialarekin behar bezala identifikatutako agiri bidez egiten dela beti.
  • Ez dagoela inolako loturarik Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren eta sozietate horien artean, eta, beraz, elkarte horiei eginiko ordainketek ez dutela inolako ondoriorik izango OEPMren aurrean, eta ez duela, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko erregistroaren arabera ematen den babesari dagokionez, inolako babesik edo gehigarririk ekarriko.
  • Erabilera modeloak ezin direla berritu lege-bizitza amaitzen zaienean. Lege-bizitza hori 10 urtekoa da eta ez du luzapenik.
  • Interesdunek, inolako ordainketarik egin aurretik, arretaz aztertu behar dituzte horrela jasotako agiriak, beren interesekoak diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzen dituztela ziurtatzeko.

Jabetza industrialeko eskubide baten egoera juridikoari buruz edozein zalantza argitzeko, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hurrengo informazio-bideak jartzen ditu interesdunaren eskura: telefono bidezko arreta-zerbitzua 902 15 75 30, kontsulta informacion@oepm.es helbidean eta aurrez aurreko kontsulta erakundearen egoitzan (Castellanako etorbidea 75-28071 Madril).