PCT nazioarteko eskaerak


PCT nazioarteko eskaerei dagokienez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) jakin duenez, eskatzaileak ordainketa eskakizunak jasotzen ari dira. Eskakizun horiek ez ditu Espainiako erakunde publiko horrek igorri, ezta Jabetza Intelektualaren arloan Nazio Batuetan espezializatutako agentziak ere, Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeak (OMPI), alegia. Eskakizun ez ofizial horietan, jatorriari buruzko nahasmena sorraraz dezaketen izen eta logotipoak erabiltzen dira. Eskakizun horien justifikazioa edozein izanik ere, ez dute inolako zerikusirik Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoarekin, PCT eskaeren hartzaile modura edo Nazioarteko Bilaketen eta Atariko Azterketen Nazioarteko Administrazio modura betetzen duen esku-hartzeari dagokionez. Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearen webgunean aipatutako eskakizun ez ofizial horien adibideak aurki daitezke.