Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónEuropako patenteen eskaerei eta Europako patenteei dagokienez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) jakin duenez, eskatzaileak ordainketa-eskakizunak jasotzen ari dira. Eskakizun horiek ez ditu Espainiako erakunde publiko horrek igorri, ezta Europako patenteak emateko eskumena duen Europako nazioarteko erakundeak ere, Patenteen Europako Bulegoak (EPO), alegia. Eskakizun ez ofizial horietan, jatorriari buruzko nahasmena sorraraz dezaketen izen eta logotipoak erabiltzen dira. Eskakizun horien justifikazioa edozein dela ere, ez dute inolako zerikusirik Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak eskaerekin eta Europako patenteekin lotuta egiten duen lanarekin .Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren webgunean aipatutako eskakizun ez ofizial horien adibideak ikus daitezke.