OEPMren ohartarazpenak. Medidas adoptadas


Publizitate engainakor posiblearen gaineko jakinarazpena

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari (OEPM) jakinarazi zaio eskatzaileek eta agenteek iruzurrezko izaera duten gutunak eta mezu elektronikoak jasotzen ari direla. Mezu horietan markekin, marrazkiekin eta modeloekin lotutako zerbitzuengatiko tasak ordaintzea eskatzen zaie, adibidez, argitalpena, erregistroa edo enpresen direktorioetan sartzea. Batzuetan, idazki hauetan OEPMren izena erabiltzen da modu engainakorrean, zenbait kasutan OEPMren idazpurua, zigilua eta sinadura iruzurrez erabilita.

OEPMk ohartarazten du halako iruzurrezko idazkiak ez dituela Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak igortzen, ezta babesten ere, eta ez dutela legezko baliorik. Horiek bidaltzen dituzten enpresek ez dute OEPMrekin zerikusirik eta ez dago inolako loturarik haien eta argitalpen ofizialen artean.(Ikusi tasak likidatzeko iruzurrezko agiri bat).

Beste kasu batzuetan, Jabetza Industrialarekin lotutako enpresak direla esaten da. OEPMren argitalpen ofizialetatik lortzen duten informazioa erabiliz, ordainketa-gutun faltsuak bidaltzen dizkiete eskatzaileei edo agenteei. Gutun horietan diru-sarrera egiteko kontu-korronte bat ere agertzen da. Askotan, enpresa-mota hauek simulatutako webgune bat dute, seriotasun itxura emateko helburuarekin. Aurreko kasuan bezala, gogorarazi nahi dugu gutun horiek ez daudela inolaz ere OEPMren izapideekin lotuta eta OEPMk ez duela inolako harremanik enpresa horiekin.(Ikusi iruzurrezko ordainketa-gutunen adibideak).

OEPMren jakinarazpenak erakundearen ezkutuarekin, atxikita dagoen Ministerioko Sailaren izenarekin (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa), logotipoarekin eta izendapen ofizialarekin behar bezala identifikatutako agiri bidez egiten dira beti.    Interesdunek, kontu handiz aztertu beharko dituzte zentzu horretan jaso dituzten dokumentu guztiak, zalantzarik egotekotan OEPMri galdetuz, eta ez dute inolako ordainketarik egingo gutunaren jatorria ofiziala dela egiaztatu arte.

OEPMk hartutako neurrien laburpena  pdf

Zalantzaren bat izanez gero, OEPMrekin harremanetan jartzea gomendatzen da:

Helbide elektronikoa:informacion@oepm.es

Telefonoa: 902157530
Faxa: 91 349 55 97

Iniciativa de la EUIPO contra las facturas engañosas  pdf

Hona hemen antzeman diren iruzurrezko jakinarazpenen zenbait adibide: