PMEBren web orrian atal hau sortzearen helburua Bulegoak burutzen dituen nazioarteko lankidetzarako jarduera nagusien berri ematea da.
Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, bere sorreratik, lan handia egin du nazioarteko lankidetzaren arloan. Jarraian bildutako informazioa, lehenik eta behin, urtez urte egituratuta dago eta, ondoren, burutzen diren jarduera ezberdinei buruzko epigrafeen arabera, hau da, adituek jabetza industrialaren bulegoetara egindako MISIOAK, funtzionarioek eta agintariek PMEBri egindako BISITAK, nazioarteko lankidetzaren esparruan PMEBn jabetza industrialaren beste bulego batzuetako marken eta patenteen aztertzaileei eskainitako IKASTAROAK eta mintegiak, BESTE GERTAERA BATZUK (horien artean, PMEBk erakundetik kanpo eskainitako ikastaroak edo beste era bateko jarduerak), eta, azkenik, CIBIT PROGRAMA (PMEBn Iberoamerikako patenteen aztertzaileentzat antolatutako 6 hilabete eta 2 urte arteko trebakuntza-egonaldiak).
Atalaren hasieran PMEBk 2003an garatu zuen nazioarteko lankidetzari buruzko informazioa ematen da. Urte hartaz geroztik, aldizka eguneratzen da.