Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónOEPMren web orriko atal honen helburua da bulegoaren nazioarteko lankidetzarako jarduera nagusien berri ematea.
Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, bere sorreratik, lan handia egin du nazioarteko lankidetzaren arloan. Jarraian bildutako informazioa, lehenik eta behin, urtez urte egituratuta dago eta, ondoren, burutzen diren jarduera ezberdinei buruzko epigrafeen arabera, hau da, adituek jabetza industrialaren bulegoetara egindako MISIOAK, funtzionarioek eta agintariek OEPMri egindako BISITAK, nazioarteko lankidetzaren esparruan OEPMn jabetza industrialaren beste bulego batzuetako marken eta patenteen aztertzaileei eskainitako IKASTAROAK eta mintegiak, BESTE GERTAERA BATZUK (horien artean, OEPMk erakundetik kanpo eskainitako ikastaroak edo beste era bateko jarduerak), eta, azkenik, CIBIT PROGRAMA (OEPMn Iberoamerikako patenteen aztertzaileentzat antolatutako 6 hilabete eta 2 urte arteko trebakuntza-egonaldiak).
Atalaren hasieran OEPMk 2003an garatu zuen nazioarteko lankidetzari buruzko informazioa ematen da. Urte hartaz geroztik, aldizka eguneratzen da.