InnoEscuela programa


Teknologia ikasgaia ematen duten irakasleek garatutako eta Cotec Fundazioak eta Espainiako Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Estatu Idazkaritzaren Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionalaren laguntzaz zuzendutako hezkuntza-programa da InnoEscuela.

InnoEscuela programaren helburua Teknologia ikasgaiari beste egitura eta ikuspegi bat aplikatzea da, DBHko maila guztietan (1,. 2., 3. eta 4. mailetan). Indarrean dagoen hezkuntzako curriculum ofiziala errespetatuz, ikasleek balioa, irabazia eta enpresa-izaeraren esperientzia sortzea da xedea. Horretarako, zenbait fasetan garatzen da InnoEscuela ikasturtean zehar: lehen fasea, ideia diseinatzea da; bigarrena, fabrikatzea eta praktikan jartzea, eta hirugarren fasea, produktu berritzailea sustatzekoa eta babestekoa da, jabetza industrial eta intelektualaren bidez.

Azken fase horretan Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren (OEPM) laguntza izan du. Berrikuntza baten jabetza eta haren egileak lotzeko moduei buruz aritzen den moduluak egiten aholkatzeaz gain, Bigarren Hezkuntza teknologiako irakasleei Jabetza Industrial eta Intelektualari buruzko jardunaldi bat eskatzeko aukera ere ematen die.

Programaren baliabide eta material guztiak InnoEscuela plataforman eskura daitezke. Horrela, ikasleek nahiz irakasleek modu interaktiboan lan egin dezakete ikasturteko etapa bakoitzean. Erabiltzaile eta pasahitzaren bidez sartzen da web-orri honetan: www.innoescuela.org