Jabetza industrialaren ikasgela


Jabetza industriala hobeto ezagutzera zuzendutako ekimenak sustatzea.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren (OEPM) eginbeharretako bat jabetza industriala hobeki ezagutarazteko ekimenak sustatzea da. Asmo horrekin, hezkuntza-erakundeekin eta antolakundeekin elkarlanean aritzen da OEPM, jabetza industrialak enpresen jardunean duen garrantzia ikusarazteko.

OEPMk jabetza industrialaren alderdi guztien gaineko jardunaldiak, ikastaroak eta mintegiak eskaintzen dizkie hezkuntza-erakundeei, parke teknologikoei, zentro teknologikoei, teknologia transferitzeko bulegoei, dokumentazio-zentroei eta bestelakoei.