PMEBk aurkezten dituen kalitatea eta zerbitzu kartak
Gizarteak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko orduan, kalitateari lotutako alderdiak -Administrazio Publikoan orokorrean eta, bereziki, Industria Jabetzan- funtsezko zeregina betetzen ari dira.
Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak segurtasunez hartu du erronka hori bere gain, izan ere, hobetzeko aukera bat da eta sistemaren erabiltzaileek pixkanaka-pixkanaka nabarituko dute.
Lehenik eta behin, Zuzendaritza Nagusiak PMEBko Kalitate Politika onartzen zuen ebazpena onetsi zuen; ebazpen horren testua mikrogune honetan dago eskuragarri. [Ikusi "Informazio gehiago"]
Bigarrenik, ziurtagiria lortu zen AENOR erakundearen eskutik; horren bidez ziurtatzen da PCT zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak ISO9001:2000 araua betetzen duela.[Ikusi "Informazio gehiago"]
Hirugarrenik, PMEB-Kalitatea web orriak gure erabiltzaileen eta Bulegoaren arteko lotura aktiboa ezartzea du xede, hau da, komunikatzeko bide zuzen eta bizkorra sortzea, beharrezko atzeraelikadura ahalbidetzeko eta PMEBk bere zerbitzuak hobetzeko egindako eta egingo dituen jarduerak hedatzeko.