OEPM-Kalitatea


Gizarteak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko orduan, kalitateari lotutako alderdiak -Administrazio Publikoan orokorrean eta, bereziki, Industria Jabetzan- funtsezko zeregina betetzen ari dira.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak zenbait jardueren bidez gauzatzen du kalitatearekin eta erabiltzaileen gogobetetzearekin duen konpromisoa. Horien artean, Kalitatea Kudeatzeko eta Zaintza Teknologikoko Sistema bat ezartzea eta erabiltzaileekin konpromisoak dituzten zerbitzu kartak argitaratzea daude.

Halaber, zuzendaritza orokorrak onartutako Kalitate Politika bat ezartzeak erakundeak erabiltzaileen gogobetetzerik handiena lortzeko duen helburua bermatzen du.

Horren inguruan egindako aurrerapenen eta kudeaketaren bikaintasunarekin lotutako ekimenen froga gisa, OEPMk AENOR erakundearen ziurtagiriak ditu Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ISO 9001:2008 arauaren eta Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko Sistemaren UNE-166006:2011 arauaren arabera.

OEPMk kalitateari buruzko berariazko webgune bat izateaz gain, OEPM-Kalitatea web-orria ere badu. Hor, Kalitate Kudeaketari buruzko informazio guztia aurki dezakezu Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan.