Helburua, ikuspegia eta balioak


HELBURUA

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) berrikuntza, garapen ekonomikoa eta gizarte-aurrerapena sustatzea du helburu; horretarako, jabetza industrialeko tituluak ematen ditu, bai eta informazio teknologikoa zabaldu ere, modu profesional, eraginkor eta fidagarrian, betiere.

IKUSPEGIA

Abangoardiako bulegoa izatea, jardunbide egokien eredua nazioartean eta bikaintasuna ardatz duena beti, modernizazio teknologikoaren eta prozesuen optimizazioaren bitartez, alderdi interesdun guztiak gogobetetze aldera.

Garapen ekonomikoaren eta gizarte-aurrerapenaren giltzarri bihurtzea, jabetza industriala babestuz eta zabalduz.

BALIOAK:

  • Profesionaltasuna: profesionaltasuna da gure ezaugarria, goi-mailako prestakuntza duten langileek modu eraginkorrean, zintzotasunez, zuzentasunari eutsiz eta konfidentzialtasuna errespetatuz garatzen baitituzte beren zereginak.
  • Gardentasuna: gardentasunik handiena da gure araua; hori dela eta, maiz argitaratzen dugu gure baliabideen kudeaketarekin zein jarduketekin loturiko informazioa, eta herritar ororen esku jartzen dugu eskatzen duten informazioa.
  • Zerbitzatzeko bokazioa: Administrazio Publikoa garen aldetik, zerbitzatzeko bokazio nabarmena dugu, non adeitasuna, enpatia eta bezeroa gogobetetzeko nahia herritarrekiko gure konpromisoaren isla baitira.
  • Lankidetza: jabetza industrialaren zati diren eragile guztiekin elkarlanean aritu nahi dugu, baita gure gainerako interes-taldeekin ere, konfiantza eta elkarlana oinarri dituzten harremanak ezarrita.
  • Kalitatea: OEPM guztiz konprometiturik dago kalitatearekin bere arlo eta jarduketa guztietan; ildo horretan, kudeaketan bikaintasuna erdiestea xede duten ekintza berritzaileak sustatzen ditu.