Helburuak eta zereginak


Ondoren PMEBko helburuak eta zereginak zehazten dira.

 

PMEB GAUR EGUN

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (PMEB) Estatuko Administrazio Orokorra Erakunde Autonomoa da eta garapen teknologikoa eta ekonomikoa sustatzen du industria jabetzako modalitate desberdinei babes juridikoa emanez eta honako hauen emakidaren bidez: patenteak eta erabilera modeloak (asmakizunak); industria diseinuak (itxura sorkuntzak); markak eta merkataritza izenak (zeinu bereizgarriak) eta produktu erdieroaleen topografiak babesteko tituluak. Era berean, industria jabetza babesteko era desberdinei buruzko informazioa zabaltzen du.

Nazioarteko esparruan, PMEB arduratzen da Espainia industria jabetzaz eta jabetza intelektualaz arduratzen diren nazioarteko foro eta erakundeetan aurkezteaz.

Horrenbestez, PMEBak zeregin bikoitza du:

  • Industria jabetzako titulu anitzak ematea, dagozkion eskaerak aztertu ondoren.
  • Informazio teknologikoa eskaintzea, PMEBk eta atzerriko beste Bulegoek emandako industria jabetzako modalitate desberdinei buruzko informazioan oinarrituta.

PMEBren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Gure herrialdeko sorkuntza eta berrikuntza teknologikoko jarduera eta enpresetako nortasun korporatiboa babestea eta sustatzea industria jabetzako tituluak emanez.
  • Ikerkuntza jarduera bideratzen duen informazioa igortzea, dokumentuen funtsen eta datu baseen mantenuaren bidez, edozein sektoretan munduko teknikaren egungo egoerara azkar eta erraz sartu ahal izateko.
  • Erregistratutako zeinu bereizgarrien informazio-hedapenaren bidez, ondasun eta zerbitzuen zirkulazioa eta elkar trukea sustatzea.
ImagenContenido

Informazio gehiago