PMEB industria jabetza lantzen duten nazioarteko erakunde garrantzitsuen kidea da.
PMEBk, 1995etik, Patenteen Nazioarteko Bilaketa Administrazioaren izaera dauka, Patente Gaietarako Lankidetza Itunaren (PGLI) esparruan. Existitzen diren hamar administrazioetatik, nazioarteko bilaketak gazteleraz egiten dituen bakarra da.
Duela gutxi, JIMEk Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa Nazioarteko Aurretiko Azterketa Administrazioa gisa izendatu du, aurkeztutako patenteen eskaerak aztertzeko Patente Gaietarako Lankidetza Itunaren arabera (PGLI). Izendapen horrekin, gazteleraz hitz egiten duen eskatzaileak bere hizkuntzan egin ahal izango ditu patente eskaera baten nazioarteko izapide guztiak, eta, hartara, kostuak eta izapideak aurreztuko ditu.
Bestalde, PMEB industria jabetzan aritzen diren nazioarteko erakunde garrantzitsuenen kidea da, eta administrazio batzordeen bidez hartzen du bertan parte: