Denda OEPM artxibategia


OEPMren Funts Historikoa sustatzeko asmoz, Espainiako Patente eta Marken Bulegoaren Artxibo Historikoaren denda ireki du publikoarentzat. Hor, JIko argitalpenak, eta ehunak, katiluak, libretak, baso-azpikoak, imanak, tabletetarako zorroak, haizemaileak, laminak eta umeentzako zenbait gai, hala nola itsulapikoak eta puzzleak (denak ehun urte baino gehiagoko ondare historikoa diren Errege Pribilegioen, Marka eta Patenteen irudiekin) eskuratu ahalko dira.

Agiritegi Historikoaren denda fisikoki OEPMren egoitzaren 2. solairuan (2.01bis bulegoa) kokatuta dago, eta horren erakusketa bat Bulegora sartzeko atondoan dagoen beira-arasa batean dago ikusgai.

Informazio gehiago: