Faltsutzearen Aurkako Mundu Eguna


Yo soy original

“EZ ZAITEZ FALTSUTZEEN KONPLIZE IZAN” lelopean Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) eta Markaren Defentsarako Erakunde Nazionalak (ANDEMA) faltsutzeen arazoaren atzean dagoen errealitateari eta eragiten dituen kalteei buruzkosentsibilizazio kanpaina egin zuten 2015eko ekainaren 2an.

Kanpaina honen bidez produktu faltsuak kontsumitzeak Espainiako gizartean dituen ondorio negatiboei buruzko mezua helarazi nahi da, baita faltsutzeen delituzko fenomenoaren atzean dauden baldintzei buruzkoa ere, faltsutze horien biktima diren sektore desberdinetan.

Kanpainak faltsututako produktuen kontsumoaren ondoriozko mezu eta kalte konkretuak erabiltzen ditu, adibidez honako hauek: LANPOSTUEN galera ETA ENPRESEN ITXIERA, MAFIAK eta DELINKUENTZIA TALDEAK, KONTSUMITZAILEAREN AXOLAGABEKERIA, KONTSUMITZAILEEN OSASUNEAN DUEN ARRISKUA.

Kanpainak biltzen duena:

  • Dokumentala: Torreviejan bizi den Ousmane Seck senegaldarraren bizitza kontatzen duena. Espainian legez kanpo gelditu zen bizitzen 2009. urtean. "Top manta" delakoan saltzen diren produktu faltsuen legez kanpoko merkataritzan nola sartu zen kontatzen du, kontsumo mota honen atzean dagoena eta praktika horiek alde batera uztea nola lortu zuen esaten digu, Torreviejako ASILA GKEaren laguntzarekin.
  • Produktu faltsuen kontsumoaren arazoaren gaineko informazio-material desberdinak (informazio-liburuxkak, kartelak, bannerrak…). Formatu fisikoan eta internet bidez banatuko dira. Gainera, kanpaina kanpoko publizitateko euskarri desberdinen bidez hedatuko da, hala nola Madrilgo EMT enpresako 147 zenbakidun autobusean (Pza. Callao - Barrio del Pilar) eta Madrilgo merkatal- eta turismo-guneetan zehar ibiltzen diren autobus turistikoetan, bi kasuetan 2015eko ekainean zehar.

Kanpainaren edukiak www.yosoyoriginal.es atariaren bidez hedatzen dira, baita kanpaina sustatzen duten erakundeen gizarte-sareetako profilen bidez ere: @YoSoyOriginal_ (Twitter), Yo Soy Original (Facebook) @OEPM_es (Twitter), Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) Facebook-en, OEPM Kanala YouTube-n eta @andema_es (Twitter). Bi etiketa erabiltzen dira: / #

#stopfalsificaciones (etiketa iraunkorra)

#NoSeasComplice (kanpainarekin lotutako etiketa)

Kanpainaren materiala

Kanpaina babesten duten Erakundeak eta Markak

Kanpaina ingelesez

Albistea: : Ez zaitez konplize izan