Tu decisión importa (Zure erabakia garrantzitsua da). Erosten duzun bakoitzean, eraikitzen duzun gizartea aukeratzen ari zara.


Zure erabakia garrantzitsua da

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Merkataritza eta Ekintzailetza Zuzendaritzak antolatutako kanpaina, salmenta ibiltariaren eta faltsukerien kontrakoa.

Hau da legez kanpoko salmenta ibiltariaren eta faltsutzeen kontrako kanpainarako aukeratu den leloa. Kanpaina 2015eko abenduaren 7an hasi zen eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Merkataritza eta Ekintzailetza Zuzendaritzak (Ekitate, Giza Eskubide eta Enplegu Saila) jarri zuten martxan hogeita hamar enpresa-erakunde baino gehiagoren laguntzarekin.

Legez kanpoko kaleko postu ibiltarietan zein Internet bidez faltsuak diren gaiak erosteak gizartean, merkataritzan, ekonomian edo gure osasunean izan ditzakeen arriskuei buruzko informazioa ematea da kanpaina honen helburuetako bat.

"Zure erabakia garrantzitsua da" leloarekin, salmenta-postu hauetan erosteak dituen ondorioez kontzientziatu nahi dira kontsumitzaileak.

Hau izan da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak eta Madrilgo Udaletxeak horrelako kanpaina batean elkarrekin lan egin duten lehen aldia.

Web albistea

Kanpainaren kartela

Kanpainaren diptikoa

Eragina komunikabideetan