Erabilera modelo bat eskatu aurreko gomendioak


  • Komeni da web-orri honetan, “Hasiera/Erabilgarritasunak/Formularioak” atalean dauden formulario normalizatuak erabiltzea.
  • Dagoeneko asmatuta dagoen zerbaitean esfortzurik eta dirurik ez erabiltzeko, komeni da Tekniaren Egoera zein den jakitea. Horretarako, komeni da aurretiko bilaketa bat egitea asmakuntzaren esparru teknikoan.

Bilaketa hori honela egin daiteke:

    • Doan, asmakarien datu-baseak erabiliz. Datu horiek, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan eskura daitezke. Web-orriaren “Informazio teknologikoa/Doako bilaketak Interneten” atalean bilaketa horiek urratsez urrats egiteko informazio zehatza aurkituko duzu.
    • Tasa bat ordaindu ondoren, Patenteen Txosten Teknologiko(ITP) bat eskatuz. Kasu horretan, OEPMko teknikari batek mundu mailan argitaratu diren patente-dokumentuak eta literatura zientifikoko dokumentuak bilatuko ditu aldez aurretik, eta eskatzaileak emandako informazioarekin duen erlazioa aztertuko du (izan daitekeen patente-eskaera edo erabilera modeloa; ikerketa- edota garapen-proiektua; gai tekniko jakin bat eta abar).

Gogoratu asmakari bat berria denean patentatu daitekeela, asmatzen jarraitzea eskatzen duela eta industrian aplikatzen dela. Bestalde, egiaztatu behar da indarreko legediaren arabera, erabilera modelo baten babesetik kanpo ez dagoela (LP legearen 4., 5. eta 143.art.) (Esaterako: aurkikuntzak, landare-barietateak...).

  • Erabilera Modeloak, Patenteek babesten dituztenak baino, maila gutxiagoko asmakuntzak babesten ditu, adibidez objektu bati konfigurazio edo egitura bat ematea, hortik nolabaiteko erabilgarritasuna edo abantaila praktikoa lortuz.

Erabilera Modeloak babesten duen aparailua, tresna edo lanabesaren ezaugarria "erabilgarritasuna" edo "praktikotasuna" da, ez da "estetika", industria diseinuan gertatzen den bezala.

  • Software asmakariei dagokienez, objektuan kodea jartzeak bi elementuren justaposizioa baino ez bada, ezin izango da babestu erabilera-modelo bat moduan, izan ere, ez zaio konfiguraziorik, egiturarik edo osaera berezirik ematen objektuari kode hori jartzeko, eta abantaila tekniko bat ekartzeko. Kasu horretan, kodeak emandako informazioan dago abantaila; beraz, erabilera modeloaren bidez babestu ezin den informazioa aurkezteko modutzat hartzen da.

Objektuan kodea jartzeko haren konfigurazioa aldatu behar bada, edo beste egitura batzuk gehitzen badira, esaterako kodea babesteko lamina bat, asmakariak objektu batik konfigurazio, egitura edo osaera ematen diola esango da, eta horrek abantailak dituela. Horrenbestez, erabilera modelo moduan babestu ahalko da.

  • Ez hedatu asmakaria edo deskribatzen duen argitalpenik aldez aurretik, nobedadea izateari eta eska dezakezun erabilera modeloaren baliozkotasunari kalte egin diezaiokeelako.
  • Ebaluatu zein merkatutan ustiatu nahi duzun zure asmakaria, eta erabaki zer motatako babesa izango litzatekeen komenigarriena kasu bakoitzean, merkatu horren hedaduraren arabera (Estatuan, Europan edo munduan). Hartzen duzun erabakia zein den, gehien egokitzen den modalitatea aukeratu ahalko duzu: patente nazionala edo erabilera modeloa, Europako patentea edo PCT nazioarteko eskaera. Komenigarria izan daiteke lehendabizi eskaera nazionala egitea. Hura aurkeztean hamabi hilabeteko lehentasunezko eskubidea izango duzu, babesa beste esparru geografiko batzuetara hedatzeko erabakia atzeratzeko.
  • Eskaera aurkeztu aurretik aztertu indarreko legedian aurreikusitako laguntzaren edo salbuespen baten onuraduna izan zaitezkeen (informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu web-orriko “Laguntzak eta diru-laguntzak” atala).
  • Funtsezkoa da erabilera-modeloaren eskaera idaztea zure asmakaria zuzen babesteko. Babesa eskatzen den objektuan jasotzen diren erreibindikazioak bereziki. Patenteen eta erabilera modeloen eskaerak idazten eta bideratzen adituak diren profesionalak daude: jabetza industrialeko agenteak. Nahi baduzu, Agenteen zerrenda kontsulta dezakezu atal honetan: “Jabetza Industriala/Jabetza Industrialeko agenteak”.
  • OEPMk Guardiako aztertzailearen zerbitzua du, aurretik adierazitakoaren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko.