Patenten Nazional bat eskatu aurretiko gomendioak


  • Komeni da web-orri honetan, “Hasiera/Erabilgarritasunak/Formularioak” atalean dauden formulario normalizatuak erabiltzea. 
  • Dagoeneko asmatuta dagoen zerbaitean esfortzurik eta dirurik ez erabiltzeko, komeni da Tekniaren Egoera zein den jakitea. Horretarako, komeni da aurretiko bilaketa bat egitea asmakuntzaren esparru teknikoan. 

Bilaketa hori honela egin daiteke: 

    • Doan, asmakarien datu-baseak erabiliz. Datu horiek, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan eskura daitezke. Web-orriaren “Informazio teknologikoa/Doako bilaketak Interneten” atalean bilaketa horiek urratsez urrats egiteko informazio zehatza aurkituko duzu. 
    • Tasa bat ordaindu ondoren, Patenteen Txosten Teknologiko(ITP) bat eskatuz. Kasu horretan, OEPMko teknikari batek mundu mailan argitaratu diren patente-dokumentuak eta literatura zientifikoko dokumentuak bilatuko ditu aldez aurretik, eta eskatzaileak emandako informazioarekin duen erlazioa aztertuko du (izan daitekeen patente-eskaera edo erabilera modeloa; ikerketa- edota garapen-proiektua; gai tekniko jakin bat eta abar). 

Gogoratu asmakari bat berria denean patentatu daitekeela, asmatzen jarraitzea eskatzen duela eta industrian aplikatzen dela. Nobedadea mundu mailan eskatzen da, beraz, ez da nahikoa datu-base nazionaletan bakarrik bilatzea. Bestalde, egiaztatu behar da indarreko legediaren arabera, patente baten babesetik kanpo ez dagoela (LP legearen 4. eta 5.art.) (Esaterako: aurkikuntzak, landare-barietateak...). 

  • Ez hedatu asmakaria edo deskribatzen duen argitalpenik aldez aurretik, nobedadea izateari eta eska dezakezun patentearen baliozkotasunari kalte egin diezaiokeelako. 
  • Ebaluatu zein merkatutan ustiatu nahi duzun zure asmakaria, eta erabaki zer motatako babesa izango litzatekeen komenigarriena kasu bakoitzean, merkatu horren hedaduraren arabera (Estatuan, Europan edo munduan). Hartzen duzun erabakia zein den, gehien egokitzen den modalitatea aukeratu ahalko duzu: patente nazionala edo erabilera modeloa, Europako patentea edo PCT nazioarteko eskaera. Komenigarria izan daiteke lehendabizi eskaera nazionala egitea. Hura aurkeztean hamabi hilabeteko lehentasunezko eskubidea izango duzu, babesa beste esparru geografiko batzuetara hedatzeko erabakia atzeratzeko. 
  • Eskaera aurkeztu aurretik aztertu indarreko legedian aurreikusitako laguntzaren edo salbuespen baten onuraduna izan zaitezkeen (informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu web-orriko “Laguntzak eta diru-laguntzak” atala). 
  • Funtsezkoa da patentearen eskaera idaztea zure asmakaria zuzen babesteko. Babesa eskatzen den objektuan jasotzen diren erreibindikazioak bereziki. Patenteen eskaerak idazten eta bideratzen adituak diren profesionalak daude: jabetza industrialeko agenteak. Nahi baduzu, Agenteen zerrenda kontsulta dezakezu atal honetan: “Jabetza Industriala/Jabetza Industrialeko agenteak”. 
  • OEPMk Guardiako aztertzailearen zerbitzua du, aurretik adierazitakoaren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. 
  • Zure eskaera azkar bideratzea nahi baduzu, Patenteak Azkar Emateko Programa aplikatzea eska dezakezu.