Informazio teknologikoa

(Desde el 22/10/2019 la dirección para solicitar ITPs, Búsquedas o Vigilancias Tecnológicas a Medida es serviciosIT@oepm.es)
 
PMEBak Espainian bakarra den teknologia eta merkataritza informazioko kopuru zehatz bat du, bertan barne hartzen baititu patenteen dokumentu guztiak, erabilera modeloak eta industria marrazkiak, industria diseinuak, markak eta bestelako zeinu bereizgarriak.

Informazio teknologikoa

OEPMk hainbat aukera ematen dizkizu gai bati buruz erregistratuta dagoen teknologia ezagutzeko.

Doako bilaketak Interneten

  • Interesa duenak berak egiten du bilaketa, hirugarrenei jakinarazi behar izan gabe.

     

    Datu-baseetarako sarbidea librea eta doakoa da.

     

    Aurkitutako agiri gehienen testu osoa ikus eta inprima daiteke.

     

    Baseetan dagoen edukia eta OPEMko langileek ikusten duten eduki bera dira, eta erraztasun handiz egin daitezke bilaketa arruntak.

OEPMk egindako bilaketak (ordainpeko zerbitzua)

  • Asmakizunaren datu teknikorik bereizgarrienak idatziz eman behar dira.

     

    Bilaketa OEPMko langileek egiten dute, konfidentzialtasun osoz.

     

    Patenteen erreferentzien zerrenda bat ematen da, haien identifikazio-datuekin. Kasu gehienetan, izenburua eta laburpena ematen dira.

     

    INVENES eta Espacenet-era sartzeko estekaren bidez, erabiltzaileak informazio gehiago ikus dezake; baita dokumentu osoa eskuratu ere.

ITP Patenteen Txosten Teknologikoa (ordainpeko zerbitzua)

Mundu mailan argitaratu diren erabilera-ereduen eta patenteen eta eskatzaileak emandako informazioarekin duten harremanaren azterketa sakona (patentea eska daiteke, ikerketa- edota garapen-proiektua, gai tekniko zehatza eta abar)

GOGORATU...

  • * Patente edo Erailera Eredu bat aurkeztu aurretik ez da derrigorrezkoa bilaketa egitea, hala ere, komenigarria izan daiteke, dagoeneko patentatuta dagoen zerbaitean esfortzurik eta dirurik ez erabiltzeko, Teknikoaren egoera ezagutzeko edo horrekin zerikusia duten gaien eskaerak nola idatzi diren jakiteko.

     

    * Asmakizun bat patentatua izateko, xedeak berria izan behar du mundu osoan, beraz, ez da nahikoa datu nazionalen baseetan bakarrik bilatzea.

     

    * Aurrekotasunak aldez aurretik bilatzeak ez du bermatzen erabateko nobedadea denik. Gerta daiteke patentatu gabeko edo datu-baseetan agertzen ez diren asmakizunak egotea bilaketa egiten denean (eskaera oso berria bada, kontsultatu ezin den sekretu-aldi bat dago). Bilaketa-estrategia ororen subjektibotasuna ere kontuan hartu behar da, beraz, ezin da ziurtatu gai bati buruzko agirien % 100 berreskuratuko denik.