PMEBko Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzua


Zer da Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzua?

PMEBko Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzua

Jabetza Industrialaren diagnostikoaren zerbitzua Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa O. A.ren (PMEB) enpresentzako laguntza-zerbitzua da. Horrek Jabetza Industriala (JI) Jabetza Industrialeko eskubideak (JIE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileetara eta enpresa-unitateetara hurbiltzea du helburu.

 

Zerbitzu honen irismenetik kanpo geratzen dira negozioko aholkularitza estrategikoa eta aholkularitza juridikoa edo jabetza intelektual-industrialeko gai/eskubide zehatzen inguruko izapidetze-aholkularitza.

 

Zerbitzuaren helburuak:

  • Enpresa-sareak Jabetza Industrialeko Eskubideak (JIE) hobeto ezagutu eta ulertzea, eta eskubide horien erabilera egokia sustatzea.
  • JIEak behar bezala kudeatzearen garrantzia erakustea, enpresak ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izateko, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, eta etorkizunerako erabaki estrategikoak har ditzan.

Nola burutzen da zerbitzua?

  • JIak eskaintzen dituen eta enpresak bere enpresa planean enpresaren berezko parametro guztiak kontuan hartuta sar ditzakeen aukera desberdinak ebaluatuz.
  • Jabetza industrialaren alderdi guztiak hartzen dira kontuan, bai babesari lotutakoak, bai horien balioa sustatzeari lotutakoak: patenteak eta erabilgarritasun-ereduak, marka eta izen komertzialak, diseinu industrialak, kontratuak, lizentziak, dokumentu-ikerketak, teknologien transferentzia, etab.

Nork eska dezake zerbitzua?

Jabetza industrialeko eskubideak (JIE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten enpresa, ETE berritzaile edo enpresa-unitate guztiak.

Zerbitzua burutzeko jarraitu beharreko urratsak:

1 - PRESTATZEA

PMEBko adituek enpresa aldez aurretik ikertzea, eskura duten informazio publiko guztia bilduz: enpresa mota, sektorea, negozio bolumena, lehiakideak, erregistratutako JIeko eskubideak, etab.

2 - ELKARRIZKETA ENPRESAREKIN:

Bilera enpresaren egoitzan edo bisita birtuala, osasun-egoerak ahalbidetzen ez badu, aktibo ukiezinen kudeaketaren egungo egoera aztertzeko. Bilera horretan zuzendariek parte hartuko dute. Elkarrizketaren helburua negozioaren oinarrizko ildoak, ahuleziak, indarguneak, lehiatzeko abantailak, merkatuaren egoera eta JIeko erregistroen egoeran sakontzea da, besteak beste. (Beharrezko denbora, gutxi gorabehera: 4 ordu)

3 - TXOSTENA IDAZTEA

PMEBko adituek egingo dute txostena eta bertan enpresak JIaren estrategia eraginkorra garatu ahal izateko gomendioak jasoko dira, baita enpresarentzat informazio interesgarria duten eranskinak ere.

Objektibotasuna eta kalitatea bermatzeko, PMEBko hainbat adituk idazten eta berrikusten dute txostena. Modu seguruan bidaltzen da txostena eta enpresari laguntza eskainiko zaio hori interpretatzeko orduan.

4 - ZERBITZUAREN ERAGINA KONTROLATZEA

Txostena bidali eta urtebetera, enpresarekin harremanetan jarriko gara, txostenean jasotako zein neurri eta gomendio ezarri diren ikusteko eta arrakasta komertzialaren berri izateko.

Nola eskatu Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzua:

PMEBko adituek zerbitzua egitea nahi duten enpresak eskaera-inprimakia bete eta posta elektronikoz bidali behar du, helbide honetara: pyme@oepm.es

Inprimakia jaso eta aztertu ondoren, ordainketa-gutun bat bidaliko zaio, eta hori ordaindu beharko du.

Zerbitzua eskatzeko eta burutzeko prozesua:

 

 PMEBko Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzua

Zerbitzuaren kostua:

Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren zerbitzuaren prezio publikoa honako hau da: 894,70 € + BEZa.

Eskaera-inprimakia

Inprimakia atzitzea

Europar Batasuneko ETEentzako hobariak:

2021. urtean zehar Europar Batasuneko Jabetza intelektualeko Bulegoak (EUIPO) zerbitzuaren kostuaren % 75eko hobariak eskainiko dizkie Espainiako ETEei, 20 milioi euroko diru-laguntzen funtsaren bidez Ideas Powered for Business SME Fund(«Ideas Powered for Business» ETEentzako funtsa).

EUIPOk ematen duen diru-laguntza hori eskatu beharko da Industria Jabetzaren Diagnostikoko Zerbitzua PMEBri eskatu aurretik.

Herramienta en línea y gratuita para conocer un diagnóstico básico y previo sobre Propiedad Industrial

Con la herramienta que ofrece la Organización Mundial de la Propiedad Intelectual (OMPI) sobre un previo “diagnóstico de PI”, las PYMEs y emprendedores podrá llevar a cabo un diagnóstico básico de la situación de su empresa en lo que a la propiedad intelectual (PI) se refiere. Consiste en cuestionarios con varias secciones donde se hacen preguntas sobre distintos temas relacionados con la PI (por ejemplo, productos innovadores, marcas, concesión de licencias, dibujos y modelos, internacionalización, etcétera). Se ofrece al final un informe con recomendaciones.

Acceso a la herramienta

 Informazio gehiago:

SME Fund EUIPO laguntzak

pyme@oepm.es

Fluxu operatiboa

Jabetza Industrialaren Diagnostikoaren Zerbitzuaren informazio-liburuxka

Ohiko galderak