Onarpena eta matrikula


Hautagaiak EQEn onartuko dira, azterketaren datan, ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

Titulazioa

Hautagaiek izan behar dute goi mailako titulazioa, zientifikoa edo teknikoa; adibidez, biologian, biokimikan, kimikan, elektronikan, ingeniaritzan, farmazian, fisikan, e.a.

Titulazio hori izan ezean, onar daitezke patenteen arloan gutxienez hiru urteko esperientzia frogagarria duten hautagaiak.

Ikus beherago Deskargak:“Regulation on the European qualifying examination for professional representatives“, 18-21 orrialdeak.

Jarduera profesionala

Hautagaiek gutxienez hiru urtetan lan egin behar izan dute, ordezkari profesional baten begiradapean edo enplegatu gisa edo enplegatu baten laguntzaile moduan, Estatu kontratugile batean dagoen enpresa batean, patenteei dagozkien kontuetan. Hiru urteko epe hori sei urtera luzatzen da goi mailako titulazioa ez duten hautagaientzat.

Nahitaezko prestakuntza praktikoaren aldia oso garrantzizkoa da, berez, Patenteen Europako Agente batek behar dituen ezagutza handienak epe horretan lortzen baitira. Aldi horretan hautagaiek parte hartu behar dute patente eta patenteen eskaerei dagozkien jarduera mota zabal batean.

Eskatutako titulazioa osatu ondorengo jarduera profesionaleko aldiak baino ez dira kontuan hartuko.Prestakuntza praktikoaren aldia azterketaren data baino lehen beteta izan behar da.

OEPko aztertzaileek EQEn eman dezakete izena, aztertzaile lana gutxienez lau urtetan egin badute.

Epeak

EQE urtean behin egiten da, martxoan, gehienetan. Aurreko urteko OEPko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da deia; bertan adierazten dira azterketa datak eta matrikula egiteko azken eguna.

Azterketako tasa

Tasaren zenbatekoa kalkulatzeko hautagaia matrikulatzen den proba kopurua eta EQEra zenbat aldiz aurkeztu den hartzen dira kontuan. Oinarrizko tasa 130 EUROkoa da, 2011ko EQErako.

Zer probatan matrikula daitekeen hautagaia

  • Proba guztietan, lehenengo deialdian, edo
  • A eta B probetan, lehen modulu gisa, lehen deialdian; eta C eta D probetan, bigarren modulu gisa, ondorengo beste deialdi batean, hurrengo hiru azterketa deialdien barruan.
  • Berriro aurkeztuko balitz, gainditu ez dituen proba guztietan edo hautagaiak berak aukeratzen dituenetan. Proba bat edo gehiago gainditzen ez dituen hautagaia behar beste alditan aurkeztu ahal izango da.