Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónAzterketarako Epaimahai batek antolatzen eta zuzentzen du EQE. Bertan sartzen dira Patenteen Europako Bulegoko (OEP) enplegatuak eta OEPren aurrean egiaztatutako Agenteen Institutuko kideak (EPI). Azterketarako Idazkaritzak laguntzen dio Epaimahaiari.
EQEren Helburua
Hautagaiak OEPren aurrean eskatzaileak ordezkatzeko behar diren gaitasunak eta jakintzak badituen erabakitzeko diseinatua dago EQE.
EQEko gai-zerrenda
Hautagaiek sakonki ezagutu behar dituzte patenteen Europako Zuzenbidea, Patenteen arloko Kooperazio Ituna (Patent Cooperation Treaty, PCT), Parisko Hitzarmena, OEPko Errekurtso Kamarako legedia eta zenbait legedi nazional, Europako patentearen eskaerei eta patente europarrei aplika lekizkiekeen neurrian.
Hizkuntzak
Azterketa formularioak OEPko hiru hizkuntza ofizialetan idazten dira (ingelesa, frantsesa eta alemana). Hautagaiari Estatu kontratugile bateko beste hizkuntza ofizial batean erantzuteko baimena eman dakioke.
EQEk, urtero egiten delarik, lau proba ditu:
EQE gainditzea
EQE gainditzeko, nahitaez gainditu behar dira froga guztiak. Hala ere, lehenengo deialdian bada sistema orekatzaile bat, zeinaren arabera, baldintza jakin batzuetan, emaitza apalak beste probetako emaitza hobeekin konpentsa daitezkeen.
EQErako deialdiak Europako Patenteen Bulegoaren (OEP) web orriko “About the EQE” atalean argitaratuko dira.