Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónErabiltzaileei Bulegoan prozedurak eman ordez, Interneten eskura daitezkeen inprimakiak erabiltzeko aukera ematen du OEPMk. Horiek, baliozkotzat onartuko ditu, 1998ko martxoaren 24ko jarraibideak adierazten duen moduan. Inprimaki horiek Adoberen PDF (Portable Document Format) formatuan daude eta zuzenean bete daitezke, hau da, inprimatu eta gero bete behar izan gabe.
Formularioak erabiltzeko, ezinbestekoa da Acrobat Reader de Adobe® bezalako irakurgailu bat eduki behar da instalatuta (Internetetik jaits daiteke doan).
Inprimakia Interneteko nabigatzailearen bidez bete nahi bada, Acrobat Reader-en plugin bat aktibatuko da zure nabigatzailetik haien esteka sakatuz inprimakiak eskatzen dituzunean. Une horretan, inprimakiaren hasierako orria agertuko da pantailan.
Ez da Internetera konektatu behar inprimaki bat bete nahi duzun bakoitzean. Nahi duzunean PDF fitxategia gorde eta Acrobat Reader erabiliz bete dezakezu. Gomendatzen dizugu inprimakien bertsio berrietan aurkituko dituzun hobekuntzei erne egotea.
Zenbait lauki ezin dira Acrobar Reader erabiliz bete, erreserbatuta daudelako.
Erantsitako pdf-an inprimaki bat betetzeko jarraitu beharreko urratsak ikusi ahalko dituzu.