Inprimaki normalizatuak Interneten sartzeko jarraibidea


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren 1998ko martxoaren 24ko jarraibidea, haren inprimaki normalizatuak Interneten duen orrian sartzen dituena.

Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70.4. artikuluak ezartzen du Administrazioek eskabideen ereduak eta sistema normalizatuak ezarri behar dituztela zenbait prozeduraren ebazpen anitza ekartzen duten prozedurak badira. Eredu horiek herritarren eskura egon behar dute.

Jabetza intelektualaren esparruan, urriaren 10eko 2245/1986 Errege Dekretuak onartutako Patenteen Legea gauzatzeko arautegiaren 3. artikuluak, eta maiatzaren 18ko 645/1990 Errege Dekretuak onartutako Marken legea gauzatzeko 2.1. artikuluak inprimaki normalizatuak erabiltzea aurreikusten dute.

Bestalde, Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluak Administrazio Publikoen jarduera garatzeko baliabide teknikoak erabiltzea arautzen du, eta haien enplegua bultzatuko du. Artikulu hau, Estatuko Administrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzea arautzen duen otsailaren 16ko 263/1996 Errege Dekretuak garatzen du.

OEPMk Interneten orri bat izateak balibide honen bidez inprimaki normalizatuak betetzeko aukera ematen du.

Adierazitakoaren arabera, hauxe xedatzen dut:

  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hainbat administrazio-prozeduretan erabiltzen diren inprimaki normalizatuak Interneten txertatu ahalko dituela.
  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak Interneten duen web-orritik lortutako inprimakiak paperean bakarrik onartuko dituela, adierazten dituen zehazpenekin. Inprimaketaren kalitateak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren berezko paperezko inprimakien antzeko kalitatea izan beharko du. Gainerakoetan inprimakien erregimen orokorrari jarraituko diote.
  • Aurreko bi ataletan ezarritakoak ez du eraginik paperezko inprimakien aurkezpenean, orain arte bezala onartuko baita.

Jarraibide hau Jabetza Intelektualaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Madrilen, 1998ko martxoaren 31n