Markak


Nola erregistratzen da marka bat beste estatu batzuetan?  

 

1. ZUZENEAN

Herrialdez herrialde, marka erregistratu nahi den herrialde bakoitzean egin beharko da eskaera. Este honetan bulego nazional garrantzitsuen web-orrietara sar zaitezke.

IPen bulego nazionalak

Nola eskatu Marka bat Espainian

Informazio gehiago


2. NAZIOARTEKO MARKAren bitartez.

Marka bat prozedura honen bidez eskatzeko, aldez aurretik marka bat erregistratuta izan behar duzu, Estatu edo erkidegoko mailan.

Prozedura honen bidez, Madrilgo akordioaren eta haren Protokoloaren (Madrilgo sistema) bidez araututakoa, herrialde askotan lor daiteke babesa, eskaera bat bakarrik utziz OEPMn, Kabetza Intelektualaren Munduko Erakundera (OMPI) (Ginebra) eramateko. Erregistroak, eskera, izendatutako herrialde bakoitzean aurkeztu izango balitz izango lukeen ondorio berak izango ditu. Herrialde bakoitzak babesa eman edo uka dezake.

Erregistro horren iraupena 10 urtekoa da, baina behin betiko berri daiteke.

Madrilgo Sistemaren herrialde kideak

Eskaera bat aurkezteko inprimakiak

Tasak

Informazio gehiago

 
3. EUROPAR BATASUNEKO MARKA baten bidez

Europar Batasuneko Marken Araudiak arautzen duen prozedura. Ondorioz, eskatzaileak Europar Batasuneko (EB) 27 estatu kideetan babesa eska dezake Europar Batasuneko Jabetza Intelektualeko Bulegoan (EUIPO) (Alacant) soilik eskatuz.

Erregistro honen iraupena 10 urtekoa da, eta nahi beste aldiz berritu ahal da

EUIPOren webgunerako sarbidea, eskaera elektronikoa aurkezteko

Informazio gehiago