Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más información2010eko urriaz geroztik, zenbait akordio jarri ditu abian Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) beste herrialde batzuetako jabetza industrialaren bulegoekin.
Akordio horiek Patent Prosecution Highway (PPH) dute izena nazioartean. Haiei esker, eskaerak Espainiako bulegoan egiten dituztenek eskaerak PPHko beste bulego batean prozedura azkarraren bitartez izapidetzea eska dezakete, betiere eskatutakoa OEPMk patentatu baldin badu. Hala, bulegoek informazioa partekatuko dute elkarren artean, ahalegin bera bi aldiz egitea saihestuko dute, eta patenteak emateko prozedurak azkartu egingo dira. Azken batean, patenteak eskatzen dituztenek zerbitzu hobea jasoko dute.
Espainiarekin PPH akordio bat sinatu duen jabetza industrialaren bulego batean eskaera egiten duenak aukera izango du, bestalde, OEPMn eskaera prozedura azkarraren bitartez izapidetu dadin eskatzeko, baldin eta jatorrizko bulegoan aldeko patentagarritasun-txostena jaso badu.
Sistema hori erabiltzeagatik ez da tasa gehigarririk ordaindu behar, eta eskatzaileak berak eskatu behar du.
PCT-PPH
Nazioarteko bilaketa edo nazioarteko aurretiko azterketa egiteko OEPM izendatu duen PCT eskatzaileak, fase nazionalean sartzean, PPHko prozedura azkarra baliatu ahal izango du kasuan kasuko akordioa sinatu duten bulegoetan, baldin eta aldeko patentagarritasun-txostena jaso badu.
OEPMk PPH MOTTAINAI programa pilotuan parte hartzen du. Programa horri esker, azterketa azkarrak eskatu daitezke, PPH programaren arabera betiere, orain arte kontuan hartu ez diren egoeretan eta, hala, PPH programa hobeto aprobetxatu.
PPHri buruzko informazio gehigarria
OEPM PPH Global izeneko akordioaren zati da, non 20 bulegok baino gehiagok parte hartzen duten, eta aldebiko PPH akordioak ere sinatu ditu bulego nazionalekin.
PPH Global
PPH Global akordioan 20 bulegok baino gehiagok hartzen dute parte, OEPMk berak, adibidez. Akordioak bide ematen die patenteak eskatzen dituztenei parte hartzen duten edozein bulegotan azterketa azkarra eskatzeko.
GPPH programari esker, patenteak eskatzen dituztenek azterketa azkarra eska dezakete parte hartzen duten edozein bulegotan, baldin eta proiektu pilotuan parte hartzen duten gainerako bulegoek patentagarritzat/emangarritzat hartzen dituzten aldarrikapenak baditu eskaerak.
GPPHren abantaila nagusia da printzipio- eta baldintza-multzo bakarra erabiltzen duela. Lehendik dagoen PPH sarea sinplifikatzea eta hobetzea du helburu GPPHk, erabiltzaileentzat irisgarriagoa izan dadin.
Informazio gehiago hemen: PPH Global-en ataria
Aldebiko PPH akordioak
GPPH programaz gain, 2010eko urriaz geroztik, aldebiko zenbait akordio jarri ditu abian OEPMk beste herrialde batzuetako jabetza industrialaren bulegoekin.
PPH Patenteen Turkiako Institutuarekin (TPI)
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jarri harremanetan OEPMrekin helbide honetan: pph@oepm.es