Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da lehentasun-eskubidea?

XIX. mende amaieran, industria-garapenarekin eta globalizazioaren hasierarekin bat eginez, Europako herrialdeek bilera bat egin zuten merkataritza-harremanetarako nazioarteko arauak sortzeko eta BATASUNAREN PARISKO HITZARMENA izenez ezagutzen dena eratu zen. Jabetza industrialean aplika daitezkeen printzipio nagusiak ezarri ziren, hala nola Lurraldetasuna eta Lehentasuna .

Lurraldetasun printzipioak “munduko” Jabetza Industrialeko eskubiderik ez dagoela esan nahi du, hau da, herrialde bakoitzak bere lurraldean eskubide hauek emateko ardura du eta bere arauek ezartzen dutena eskatuko du. Herrialde guztietan oro har eskatzen den baldintzetako bat "berria izatea" da.

Beraz, enpresa batek Espainian 2008ko urriaren 23an patente bat erregistratzen badu eta gero Amerikako Estatu Batuetara joatea erabakitzen badu, herrialde hartan bere patente eskaera berria ez dela esan diezaiokete, beste herrialde batean (Espainian) gai berberari buruzko eskaera egina baitago.

Batasunaren Parisko Hitzarmenaren partaide den herrialde batean Jabetza Industrialeko eskubidearen eskaera aurkeztuz gero, Lehentasun Eskubidea sortzen da. Praktikan, lehentasun eskubidea epe bat ematea da, eta epe horretan Batasunaren Parisko Hitzarmenaren partaide den herrialderen batean bigarren eskaera berdina eskatuko balitz biek ere, edozertarako, lehenengoaren eskaera-data izango dute.

Eskubide hau baliatzeko epea Jabetza Industrialaren modalitatearen araberakoa da:

- Patenteetarako 12 hilabete

- Marketarako eta Diseinu Industrialetarako 6 hilabete

Epe hau hasierako eskaera-egunetik hasten da.

Planteatutako kasuan, 2009ko urriaren 23ra arteko epea legoke Amerikako Estatu Batuetan edo Batasunaren Parisko Hitzarmeneko partaide diren herrialdeetan eskaera egiteko.

Epe hori gaindituz gero eta patenteak 2009ko urriaren 23a baino beranduago eginez gero, lehentasun eskubidea ezingo litzateke aldarrikatu eta praktikan Amerikako Estatu Batuetan egindako patente-eskaera ez litzateke berria izango, nahiz eta jabea berbera izan.

< Itzuli emaitzen zerrendara