Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer gertatuko da asmakizun bat erakusketa ofizial batean aurkezten badut?

Jabetza Industrialeko legeetan asmakizunetarako "berritasun" betekizuna ezartzen denez (Patenteak zein Erabilera modeloak izan), erakusketa ofizial batean asmakizun bat erakusten bada eta ondoren Patente edo Erabilera modeloaren eskaera egiten bada, eskaera ukatu egin daiteke, berritasuna galdu duelako.

Espainiako eta Europako legedietan, salbuespen modura, onartu egiten da ofizialki aitortutako erakusketetan dibulgazioa egitea Patentea edo Erabilera modeloa eskatu aurreko 6 hilabeteen barnean (aurkezpen-data baino 6 hilabete lehenagoko epean). Kasu horretan, ziurtagiri ofizial bat eska daiteke, gerora Jabetza Industrialaren eskubidea eskatzean aurkeztuko dena, eta berritasunik eza argudiatu ahal izatea ekidingo duena.

Haatik, "erakusketa ofizialaren" definizioa ez dago bateratuta herrialde/eskualde guztietan, eta Patenteen Europako Bulegoa bereziki zorrotza da. Patenteen Europako Bulegoak, Europako Patenteen Hitzarmeneko 55.b artikuluaren arabera, urtero argitaratzen du bere Aldizkari Ofizialeko 4. zenbakian aitortutako azoka eta erakusketa ofizial kopurua, eta oso mugatua da.

Horrenbestez, babesa kanpora zabaldu nahi bada, aurrez adierazitako faktoreak aintzat hartuz, ez da gomendatzen asmakizuna azoka batean erakustea eskaera aurkeztu baino lehen.

< Itzuli emaitzen zerrendara