Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

OEPMren artxibo historikoari buruzko informazioa

Posta elektronikoa

historico@oepm.es

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara

Artxibo Historikoko dokumentuak

OEPMren aurreko erakundeek 1826. urtetik 1939. urtera arte sortutako dokumentuak. Doan ikus eta kontsulta daitezke dokumentuak.

Erabiltzaileen eskura dagoen informazioa

Artxibo historikoaren web-orrian (http://historico.oepm.es/) datu-base hauek kontsulta daitezke:

- Asmaketen pribilegioak 1826- 1878

- Patenteak 1878-1943

- Patenteak 1930-1966

- Markak 1865-1905

- BOPI1866-1965.

- Geokokapena.

Kanpoko erabiltzaileentzako zerbitzuak

- Kontsultak ikertzaileen aretoan; ordua eskatu behar da.

- Posta bidezko kontsultak.

- Erreprografia euskarri digitalean, aldez aurretik dagozkion prezio publikoak ordainduz.

- Informazio-bilaketak.Posta elektronikoz eskatu behar dira beti, helbide honetara:historico@oepm.es

Nola eskatu Artxibo Historikoko espedienteen kopiak

- Eskabideak

OEPMren Artxibo Historikoko agirien kopiak zuzenean eska daitezke kontsulta-aretoan edo postaz (posta elektronikoa, gutuna).

Eskatzaileak eskatzen badu gutxi gorabeherako aurrekontua eman daiteke.

- Kopia motak eta prezioak

Artxibo Historikoak agiriak kopiatzeko eskaintzen dituen zerbitzuak eta haien prezioak OEPMren prezio publikoak ezartzen dituen martxoaren 20ko ITC/742/2009 Aginduan jasotzen dira.Hauek dira:

2,11. Kopia digitala/eskaneatutako irudi bakoitzeko: 0,60€

2,12. CDan edo DVDan grabatzea / CD edo DVD bakoitzeko: 3,00€

2,13. A4 formatuko paperean kopiatzea euskarri digitaletik/irudi bakoitzeko: 0,23 €

Prezio horiek BEZaren % 16eko igoera izango dute.

Eskaneatutako irudiak kanpoko memorietan graba daitezke, edo posta elektronikoz bidali, oso handiak ez badira, eta ez dute kostu osagarririk izango.

- Ordaintzeko moduak

Madrilen bizi bada, kopiak jaso aurretik ordainduko da, Artxiboaren langileak inprimakian adierazitako zenbatekoa, La Caixaren edozein bulegotan.

Eskaerak Madriletik kanpo egin badira, Gobernuaren ordezkaritzen edo ordezkariordetzen Industria Sailetan eskura daiteke. Artxiboak inprimakia postaz ere bidal dezake.

Bankuak baliozkotutako inprimakiaren ale bat OEPMren egoitzan entregatu beharko da kopiak jasotzean, edo postaz bidali, ez bada Madrilen bizi, helbide honetara: Archivo. OEPM. Paseo de la Castellana 75. Madrid – 28071. Diru-sarreraren egiaztagiria jasotakoan kopiak bidaliko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero Artxibo Historikoarekin jar daiteke harremanetan, 913493028 telefonora deituz edo helbide honetara mezu bat bidaliz: historico@oepm.es

- Kopien helburua

Artxibo Historikoaren agirien kopiak helbide zientifikoekin edo ikerketa historikoak egiteko helburuarekin bakarrik baimenduko dira.Agirien irudiak argitaratzeko, berariazko baimena eskatu beharko da.

< Itzuli emaitzen zerrendara