Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da diseinu industriala?

Jabetza Industrialaren esparruan, diseinu industrialtzat hartzen da produktu edo hartako zati baten itxura edo apainketa, bere ezaugarri tekniko edo funtzionalak kontuan hartu gabe bisualki besteetatik bereizten duena. Produktuaren definizioa oso zabala da, eta produktu industrialak nahiz artisautzakoak biltzen ditu.

Oro har, diseinu industriala honetan datza:

- hiru dimentsioko objektuak, esate baterako, altzariak, zapatak; bi dimentsioko elementuak, hau da, apainketak,

- aurrekoen konbinazio bat

- tradizionalki diseinutzat har dezakegunaz gain, hala babes daitezke hauek ere: egitura arkitektonikoak, agertoki bat, denda baten barnealdearen itxura eta forma, erakusleiho bat, liburu edo aldizkari bateko azala, web-orri bat edo tipografia bat.

< Itzuli emaitzen zerrendara