Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónEspainian babesa hainbat modutan lortzen da:
- Bide nazionala: EskaeraDISEINU INDUSTRIALAREN BABES JURIDIKOARI BURUZKO UZTAILAREN 7KO 20/2003 LEGEAK ezarritako betekizunei jarraiki prestatzen da.
- Bide komunitarioa: Bada DISEINU KOMUNITARIOA lortzeko aukera eskaera bakarra eginez. Eskaera hori, eskatzaileak hala nahi badu, OEPM Bulegoan aurkeztu ahal izango da, gero EUIPO Bulegora helarazteko (bidaltze-tasa bat ordainduta), edo EUIPO Bulegoan (Alacant) zuzenean. Diseinu hori, ondorio guztietarako, bakarra da eta Europar Batasunaren lurralde osorako onartu, ukatu edo baliogabetzen da.
- Nazioarteko bidea: Prozedura hau Hagako Akordioak arautzen du, 1934ko eta 1960ko Aktak eta 1999ko Genevako Akta biltzen dituenak, eta prozedura horren bidez, 64 herrialde edo eskualdetarako eskaera egin daiteke aldi berean. 1934ko Akta ez da aplikatzen 2010eko urtarrilaren 1etik.