Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

¿Qué requisitos debe cumplir un diseño en España para poder ser concedido?

Espainian diseinu bat erregistratu ahal izateko, bi baldintza hauek bete behar dira:

- berritasuna. Diseinu bat berritzat hartuko da erregistro eskaera aurkezten den data baino lehen, haren berdina den beste diseinurik jendearen eskura jarri ez bada, edo lehentasun data baino lehen, lehentasuna aldarrikatzen bada. Berdin-berdintzat hartuko dira garrantzirik gabeko xehetasunetan bakarrik bereizten diren diseinuak.

- berezitasuna. Diseinu bat berezitzat hartuko da informatutako erabiltzailean eragiten duen inpresio orokorra erregistro eskaeraren aurkezpen data baino lehen jendearen eskura jarri den beste edozein diseinuk eragindakotik bereizten bada, edo, lehentasun data baino lehen, lehentasuna aldarrikatzen bada.

Gainera, legean produktu konplexuen osagaien diseinuak deritzonari buruzko atal bat jasotzen da. Kasu honetan, produktu bat beste produktu konplexuago baten parte bada (irrati baten pieza bat, adibidez), pieza horren diseinua berria eta berezia bada bakarrik babestu ahal izango da. Eta gainera:

a) pieza, behin produktu konplexuan sartuta, ikusgai baldin badago produktua erabiltzen den bitartean;

b) ikusgai dauden osagaiaren ezaugarri horiek berez berriak eta bitxiak baldin badira.

Aipatu adibidean, irratiko diala aldatzeko gurpiltxo bat ikus daiteke eta diseinu bidez babes liteke, baina pieza irratiaren barruan baldin badago eta ez bada agerian geratzen erabiltzen denean, ezin izango litzateke diseinu industrial gisa erregistratu.

< Itzuli emaitzen zerrendara