Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer dira ordenagailuz abiarazitako asmakizunak? Ordenagailuko programak patenteen bidez babes daitezke?

Ordenagailu bidez abiarazitako asmakizun bat zera da: asmakizuna praktikan jarri ahal izateko ordenagailua, informatika-sare bat edo beste aparatu programagarri bat erabiltzea eskatzen duena, non gutxienez informatika-programa bat abiaraztean efektu tekniko bat lortzen den planteatutako arazo teknikoa konpontzen laguntzeko.

Patenteei buruzko 11/1986 Legean, 4.4c) artikuluan ezartzen denari jarraiki, ordenagailuko programak berez ezin dira babestu. Horrek esan nahi du iturburu kodea, helburu kodeak eta ordenagailuko programa bati dagokion beste edozein espresio bide ez direla patenteen eremuan sartzen.

Ordenagailuko programak berez babesteko, egile eskubideak aplikatzen dira Espainian, Jabetza Intelektualari buruzko Legean jasotzen direnak.

Haatik, programa abiarazten denean, informatikako programak abiarazten direnean sortu ohi diren ohiko efektu tekniko arruntez gain beste efektu tekniko batzuk sortzen badira, eta arazo tekniko bati irtenbidea emateko baliagarriak badira, orduan patente bidez babestu ahal izango dira. Esate baterako, transmisio baten eraginkortasuna, fidagarritasuna edota segurtasuna hobetu edo beste efektu tekniko batzuk dituztenak, besteak beste, datuak konprimituz eta zifratuz.

Ordenagailuz abiarazitako asmakizun bat erregistratu nahi izanez gero, ez da nahikoa esatea programa berritzailea dela. Patentea eskatzean, argi utzi behar da zein arazo tekniko planteatzen den eta zein irtenbide proposatzen den arazo hori konpontzeko.Nolanahi ere, patenteak ez du programaren kodea babestuko, baizik eta programa abiatzen denean sortzen diren efektu teknikoek sorrarazitako ezaugarri edo bitartekoak.

< Itzuli emaitzen zerrendara