Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más información2013ko azaroaz geroztik Espainian indarrean den Patenteen Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunaren (PLT) arabera, hauxe da gutxienez aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Patente edo erabilera modelo bat eskatzen dela adierazteko aitorpena, berariazkoa zein inplizitua, gaztelaniaz.
Eskatzailea identifikatzea edo harekin harremanetan jartzea ahalbidetzeko argibideak, gaztelaniaz.
Lehen begiradan deskribapen itxura duen dokumentu bat (edozein hizkuntzatan aurkez daiteke, eta marrazki batekin ere ordezka daiteke). Modu baliokidean, aurretiaz aurkeztutako eskaera bati egindako erreferentzia batek, gaztelaniaz eta eskaera aurkezteko unean egindakoak, deskribapena eta edozein marrazki ordezkatu ahal izango du, eskaera aurkezteko eguneko helburuei dagokienez.
Ondoren, eskaera osatu ahal izango da, baina gutxienez aipatu elementuak aurkeztu ziren eguna izango da aurkezpen-data.
Garrantzitsua da adieraztea asmakizunaren helburua ezin dela areagotu patentearen eskaera aurkeztu den egunetik aurrera. Hori dela eta, hasiera batean eskaera elementu guztiekin (deskribapena, erreibindikazioak eta, hala badagokio, irudiak eta laburpena) aurkeztea gomendatzen da.