Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónOhikoa da enpresek izen bat aukeratzea eta marka, izen komertzial, sozietatearen izen eta domeinu-izen gisa babestea, ahaleginak eta publizitate-inbertsioak biltzeko.
Erregistroan aldi berean izen bera edo antzekoa duten markak eta merkataritza izenak egon daitezke, jabe desberdinenak, baina merkataritza-eremu desberdinetarako izan beharko dira, nahasteko arriskurik ez egoteko moduan. Aurretik erregistratuta dagoen sozietatearen izenaren izen berdinik ezin da eman, nahiz eta merkataritzako jarduerak desberdinak izan. Aurretik izena emanda dagoen domeinu-izen berdinik ere ezin da eman, jarduera edozein izanda ere.
Markak eta merkataritza izenak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan inskribatzen dira; sozietatearen izenak Merkataritza Erregistro Nagusian; eta ".es" amaiera duten domeinu-izenak Red.es Erakunde Publiko Enpresarialean, non ESNIC izenez ezagutzen den Interneteko Domeinuen Zuzendaritza dagoen. Beraz, enpresarentzat esanguratsuak diren zeinu identifikatzaileen izena emateko HIRU ERREGISTRO DESBERDIN daude.