Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Marka eta merkataritza izenen arteko gatazkak

Domeinu-izenen erregistroak berezko legedia du, bai nazionala bai nazioartekoa (domeinu-motaren arabera), eta ez da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren eskumena. Bi modalitateen arten sor daitezkeen gatazkak Arbitrajeko Nazioarteko Erakundeen edo Auzitegien aurrean ebatzi behar dira.

Galderari buruzko informazio orokorra (Jabetza Intelektualeko Erregistroaren webgunetik eskuratua):

NOLA EBAZTEN DIRA JABETZA INDUSTRIALAREN, SOZIETATE-IZENEN ETA DOMEINU-IZENEN ESKUBIDEEN ARTEKO GATAZKAK?

Garrantzitsua da dagokion zeinuak denboran duen lehentasuna

A) Denboran lehentasuna duen marka edo merkataritza izena; erregistroaren titularrak ekintzak abiaraz ditzake Justizia Auzitegien aurrean gerora izen hori bera edo merkataritza jarduera berdinetarako edo antzekoetarako izen sozial modura nahasgarria izan daitekeen beste bat hartu duenaren aurka. Horrela, besteak beste, bereizgarri hori erabiltzeari uzteko eta bere merkataritza izena alda dezala eska diezaioke demandatu duen sozietateari (Marken Legearen 34.3.d artikulua). Gainera, pertsona juridikoen izendapenak eman eta egiaztatzeko eskumena duten erregistroko organoek, eskatutako izen soziala ukatu egingo dute marka edo merkataritza izen nabarmen edo entzutetsuekin bat badator edo harekin nahasketa eragin badezake Marka Legea aintzat hartuta, baldin eta markaren edo merkataritza izenaren titularrak baimentzen ez badu (Marka Legearen hamalaugarren xedapen gehigarria).

Domeinuaren izen modura bereizgarri hori erabiltzen duenaren aurka, Justizia Auzitegietara jotzeko aukerarekin batera (Marken Legearen 34.3.f artikulua), egiaztatzeko eta ezeztatzeko administrazio-prozedurak erabil daitezke Red.es erakundearen aurrean, aztergai den domeinu-izena horretarako aurreikusitako egoeretako batean badago.

B) Aurretiko izen soziala: bere izen soziala behar bezala inskribatuta duen entitate batek bere izen soziala marka edo merkataritza izen modura inskribatu nahi duen hirugarren baten aurka jo dezake, administrazio-bidea erabiliz, Marken Legearen 9.1.d artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badira. Era berean, Justizia Auzitegietara jo dezake inskripzio hori bertan behera gera dadila eskatzeko. Halaber, bere eskubideak erabili ahal izango ditu bere izen soziala domeinu-izen modura inskribatzen duenaren aurka, A) atalean deskribatutako moduan.

C) Aurretiko domeinu-izena: bere domeinu-izena inskribatuta duenak Justizia Auzitegietara jo dezake izen hori marka, merkataritza izen edo izen sozial modura inskribatzen duenaren aurka, lehia desleialari buruzko legedira joz, fede gaiztoa argudiatuz (Marken Legearen 51.1. b artikulua) eta bere eskubidea funtsatzen duen beste edozein arrazoi argudiatuz. Halako ekintza judizialek zailtasun berezia izaten dute.

< Itzuli emaitzen zerrendara